Jardunaldia aurrez aurrekoa/birtuala. Enpresen eraldaketa digitala: datutik adimen artifizialerantz

Topaketa abenduaren 2an, goizeko 9:00etatik 10:00etara, egingo da eta eraldaketa digitalaren prozesuan murgilduta dauden enpresetarako (industria eta beste sektore batzuk, hala nola zerbitzuak, logistika, eraikuntza edo handizkako merkataritza) da, non datua kudeatzea lehiakortasunerako oinarrizkoa den

 

Covid-19aren krisia gizartearen eta bereziki enpresen digitalizazio-prozesua bizkortzen ari da. Teknologia digitalen garapenak eta banda zabal ultraazkarra zabaltzeak orain arte ezezaguna zen pertsona eta objektuen arteko konektibitatea ahalbidetu dute. Gainera, garapen horiek gero eta irisgarriagoak dira enpresa-mota guztietarako, eskura dituzten baliabide ekonomiko eta teknikoak gorabehera.


Ildo beretik doa Oarsoaldean. Gure eskualdeko enpresek batez beste tamaina txikia dute eta hainbat jardueratan dihardute, espezializazio-maila handiagoa duten beste eskualde batzuen aldean. Izan ere, haietan erreferentziazko enpresa eragileak daude. Nahiz eta jarduerak anitzak eta enpresa gehienak txikiak izan, guztiei eragiten die neurri handiagoan edo txikiagoan Eraldaketa Digitalaren prozesu geldiezinak.


Eraldaketa Digitala datuak lortzetik urrunago doan erronka da. Helburua da datuei egiazko balioa eta diru-balioa ematen saiatzea, Adimen Artifizialaren bitartez agertokiak aurreratzeko eta zereginak nahiz erabakiak automatizatzeko gai izan arte.
Horregatik, Oarsoaldeak, Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan, topaketa hau antolatu du Eusko Jaurlaritzako dirulaguntzari esker, eta SKOOTIK, KEVO TECHNOLOGIES eta TKNIKAk parte hartuko dute.


JARDUNALDIA


Hurrengo abenduaren 2an, goizeko 9:00etatik 10:00etara, doako topaketa hau egingo da. Edukiak hobe bistaratu eta barneratzeko, adibide eta kasu praktikoak izango ditu. Horrez gain, ibilbide-orriak emango dira, datuak hartu eta balioa ematetik abiatuta, Adimen Artifizialera iritsi eta Enpresa Adimentsurantz joateko. Jardunaldian zehar, babes-tresnei balioa emango zaie, Eraldaketa Digitalaren proiektuak garatu eta bizkortze aldera.


Formatua:


Formatua hibridoa izango da: aurrez aurrekoa eta birtuala (web-mintegia). Ohiko jardunaldia egingo da, Tknikaren azpiegiturak baliatuta. Aurrez aurreko jardunaldia 12 enpresetarako edukiera duen aretoan egingo da. Eserlekuak esleitzeko orduan, lehentasuna emango zaio enpresa eskualdean kokatua egoteari eta enpresa bakoitzeko ordezkari bana bertaratuko da. Era berean, linean garatuko da, eta modu honetan interesa duten enpresa eta pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.


Jardunaldiaren helburua:


•    Eraldaketa digitalerako gakoak identifikatzea eta kasu zehatzen bitartez datua lortzetik Adimen Artifizialera arte digitalizazioak ematen dituen aukerak aprobetxatzea.
•    Eskualdean kasu arrakastatsua: KEVO TECHNOLOGIES. Enpresa kudeatzean Adimen Artifiziala eta hitzaren eta hizkuntzaren teknologiak aplikatzea.
•    Lanbide Heziketan datuen analisia eta Adimen Artifizialaren aplikazioak. TKNIKAren ikuspegia: proiektuak eta prestakuntza.
•    Eskualdeko enpresetarako laguntza eta programei buruzko informazioa.
Eragile partaideak:
•    SKOOTIK: Unai Martínez de Lizarduy, CEOa.
•    KEVO TECHNOLOGIES: Javier Manzano, CEO & Co-founderra.
•    TKNIKA: Juan Carlos Molinero, Berrikuntza Teknologiko eta Sistema Adimentsuen Arloko zuzendaria.
•    OARSOALDEA: Joseba Finó, jardunaldiaren dinamizatzailea.
Gaia:
Eraldaketa digitala (enpresa adimentsua). Adimen Artifiziala.

Hartzaileak:


Edozein jarduera-motako enpresak, Eraldaketa Digitalaren prozesuan badaude. Zeharkako interes estrategikoa duen arloa da, eta enpresa-mota guztiak ukitzen ditu, jarduera eta tamaina gorabehera. Kudeatzaileak, edozein arloko zuzendari/arduradunak digitalizazio-prozesuan.

IZENA EMATEA:

 

Izen-ematea formulario honen bidez egingo da.
Edo helbide honetara mezu bat bidaliz: jfino@oarsoaldea.eus, eta honako informazioa zehaztuz:
•    Enpresaren izena
•    IFK
•    Helbide elektronikoa
•    Harremanetarako pertsona
•    Telefonoa
Izena emateko epea abenduaren 1ean, eguerdian, amaituko da.


INFORMAZIO GEHIAGO:
jfino@oarsoaldea.eus
943494129

 

Miguel Ángel Sánchez Garapen Agentziako buruak animatzen ditu eraldaketa digitalean murgilduta dauden edo helburu hori gustura beteko luketen eskualdeko enpresa guztiak jardunaldian parte hartzeko. Helburua da Oarsoaldeko enpresen ekonomiari digitalizazioak ekarriko dizkion aukera guztiak aprobetxatzea.

 


Oarsoaldea