KULTURA ETA SORMEN TOPAKETAK. GARAI NAHASIETAN ELKARLANEAN

Lehendabiziko saioa maiatzaren 19an izango da Bilbon, eta izen-emateak irekita daude.

Lankidetza eta sareak sortzearen garrantzia giltzarri garrantzitsuak dira erakundeen lehiakortasunerako, lan egiten den sektorea edozein dela ere. KSIen kasuan, sektorea osatzen dugun erakundeen ezaugarriak direla eta, gako horiek are funtsezkoagoak  bihurtzen dira merkatuko iraunkortasunerako. Hori dela eta, ezinbestekoa iruditu zaigu duela bi urte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak (GARAPEN) eskualdetako 6 Garapen agentziekin batera( Bilbao Ekintza, Getxolan, Meatzaldea, Urola Kosta, Oarsoaldea eta Bidasoa Activa) hasitako programari berrekitea.
 

Egitasmoaren helburu nagusitzat jo daitezke; eragileen arteko saretzea sendotzea, elkarlana sustatzea, esperientziak eta ikasketak partekatzea, proiektu aukerak identifikatzea eta horiek, elkarlanean gauzatzeko formulak ikertzea. Beste era batera esanda, proiektu konplexuak batera garatzea errazteko, sektoreko eragileen iraunkortasuna ahalbidetzeko eta lurralde zein nazioarte mailan lehiakortasun handiagoa lortzera begira lan egin nahi dugu.
 

“Kultura eta Sormen Topaletak, Garai nahasietan elkarlanean” 2021eko lelo berari helduta, Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura eta Sormen sektorean (arteak, arte aplikatuak, diseinua, industria sortzailea…) murgilduta dagoen eragile guztiei (edozein dela ere beren forma juridikoa edota balio-katearen edozein kate-begitan lan egiten dutela ere) bideratutako maiatzean eta urrian egingo diren  bi lan saioko programa diseinatu dugu. 

 

MAIATZAREN 19ko SAIOAN IZEN EMAN
 

Maiatzaren 19an egingo da lehen saioa; Bilboko Ensanche eraikinean, 17:00etatik 19:00etara. Ondoren networking-arekin jarraitzeko aukera eskainiko da mokadutxo baten bueltan. 

Jasangarritasunaren alde, eta baita Gipuzkoako eragileen parte -hartzea errazte aldera ere, doako garraio zerbitzu kolektiboa eskainiko da lehen hitzordu horretarako.

Parte hartzeko, izen emate galdetegia bete behar da maiatzaren 16a baino lehen.


Oarsoaldea