Oarsoaldeko ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez kudeatuko diren bi diru-laguntza hauek, enpresen ideia berriak bultzatzeko eta enpresa jarduera berriak martxan jartzeko balioko dute.

Deialdi honetan, 30 urtetik beherako gazteei eta emakumeei arreta berezia eskaini zaie, diru-laguntzaren zenbatekoa hauentzat handiagoa da.

Hamargarren urtea da LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru-laguntzen deialdia abian jartzen duena.

 

Dinamismo ekintzailea ezinbesteko faktorea da hazkunde ekonomikoa eta aurrerapena bul­tzatzeko, era horretan enplegu- eta aberastasun-aukera berriak sor daitezen. Horregatik, guztiz beharrezkoa da beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea prozesu ekintzailearen fase guztietan.  

Helburuak betetzeko, deialdi hau jarri da martxan. Batetik, garatzen ari diren ideiak baliozkotzat jo ahal izango dira edo birmoldatzeko beharra ikusiko da, aldi berean ekintzaileak ekintzailetzarekin lotutako gaitasunak eta trebetasunak hartuz, aholkularitza- eta laguntza-jardueren bitartez. Eta bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzera bideratuko dira laguntzak.

Bi kasuetan, OARSOALDEA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako diru-laguntzak osatuko dute laguntza.

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

  • Enpresa-ideia garatzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro.
  • Enpresa-proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.725 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.725 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.

Eskaera aurkeztu nahi dutenek, Habian! Hazitegian, Torrekua eraikinean, Errenterian, Oarsoaldeak dituen bulegoetan urriaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaera-orria eta gainerako dokumentazioa. Bulegoa goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da zabalik.

Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus web gunean aurkitu daiteke edo agentziako Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin harremanetan jarriz 943 494 129 telefono zenbakian edo aapalategi@oarsoaldea.eus mail helbidean.


Oarsoaldea