Oarsoaldeako Energia Bulegoak bonu sozial elektrikoa, termikoa eta justizia energetikoko bonu soziala zertan datzan azaltzen die herritarrei

Diru sarrera baxuak dituzten etxeentzat argindar fakturan deskontuak nola lortu edota berokuntzaren eta ur bero sanitarioaren gastuei aurre egiteko laguntza ekonomikoen inguruko azalpenak ematen dituzte bertan.

Eskualdeko lau udalak, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia, herritarrei dei egin nahi diete Energia Bulegoarekin harremanetan jarri eta onuren eta betebeharreko baldintzen berri izan dezaten eta bonuak eskuratzeko laguntza jaso dezaten. Elektrizitate fakturan %40ko deskontua ere lortu daiteke baldintzak betez gero Justizia Energetikoko Bonu Sozialaren bidez, 2023. urteko abenduaren 31ra arte.

 

Bonu Sozial Elektrikoa


Bonu Sozial Elektrikoa eskuratu ditzaketenak, oro har, honakoak dira, 
Urteko errenta gordin hauek dauzkatenak:

  • Adin txikikoak ez dituzten banako edo familiak: 12.159,42 € euro.
  • Adingabeko batekin: 16.212,56 € euro.
  • Adingabeko birekin: 18.798,98 € euro.

Familia ugariak, gutxieneko pentsiodunak edo zenbait egoera berezitan daudenak, besteak beste, %33ko desgaitasuna edo handiagoa dutenak, genero indarkeria, II. edo III. mailako mendekotasuna dutenak, guraso eta adingabe bakarreko familiak. Eta beste zenbait kasu.


Bonu Sozial Termikoa


Berokuntzaren, ur bero sanitarioaren eta sukaldearen gastuei aurre egiteko laguntza. Automatikoki ematen zaie Gizarte Bonu Elektrikoaren onuradunei.


Justizia Energetikoko Bonu Soziala


Argindar fakturan %40ko deskontua izan dezakete 12.159,42 - 16.212,56 € bitarteko urteko errenta duten etxebizitzek Bonu Sozial berri honekin. 2023.urteko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Bonu honen onuradunak ez dira Gizarte Bonu Termikoaren onuradun izango.

Bestelako baldintzak eta informazioa eskuratzeko, herritarrak Oarsoaldeako Energia Bulegoarekin harremanetan jar daitezke energia@oarsoaldea.eus helbidean edota 943 34 41 60 telefonoan. Energia Bulegoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak finantzatzen duen, doako zerbitzu publikoa da. 


Loreto Osa, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi duenez, eskualdeko lau udalek lanean jarraitzen dute egoerak gehien eragiten dien kolektiboei laguntzeko eta beraien egoera arintzeko.


Horrez gain, Oarsoaldeko Energia Bulegotik azken asteetan elektrizitatea merkaturatzen duten hainbat enpresen eskaintzekin jasotzen ari diren deien berri eman nahi diegu herritarrei. Bulego honetatik gomendatzen dugu eskaintzarik ez onartzea aldez aurretik kontratua jaso eta zehatz-mehatz aztertu arte. Horretarako, energia bulegoko teknikariekin ere jar zaitezkete harremanetan.

                                                         

                                          oarsoenergia.eus


Oarsoaldea