OARSOALDEKO ENPRESEI ZUZENDUTAKO BERPIZTU EKITERA LAGUNTZA AURKEZTEKO EPEA, 2022KO URTARRILAREN 30A

Enpresaren jarduera ekonomikoari lotutako inbertsioak eta gastuak diruz laguntzeko

Oarsoaldea Garapen Agentziak laguntza berri bat jarri zuen abian Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietan enpresa berriak sortzeko eta enpresen ondorengotza sustatzeko.

Errenterian, Lezon, Oiartzunen edo Pasaian, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean – data biak barne-, enpresa berri bat sortu edo enpresa-ondorengotza eduki izan duten pertsona fisiko edo juridikoek, laguntza berri honen onuradun izan daitezke. Dirulaguntza hauek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailetik datoz, ZAP (Lehentasunezko Jarduera-Eremuak) izeneko Programaren barruan.

Laguntzak 7.000 euroko oinarrizko zenbatekoa izango du, eta beste 1.000 euro gehitu ahal izango da enpresak egiaztatzen badu 2021ean zehar Berpiztu Funtsezko Ekonomia edo Habian! programetan parte hartu duela. Laguntza gehienez 8.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko.

Oarsoaldea Garapen Agentziak gogorarazi nahi du honako laguntza eskatzeko epea 2022ko urtarrilaren 30a izango dela.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsio eta gastuak honako hauek dira: jarduera ekonomikoarekin zerikusia duten inbertsioak: eraikuntzak (lokalak erostea izan ezik), makineria, instalazioak, tresneria, altzariak, informazio-prozesuetarako ekipoak, garraio-elementuak (jarduerari zuzenean eta esklusiboki lotuta), frankizia-kontratuak, aplikazio informatikoak, merkataritza-fondoa, eskualdatze-eskubideak, eraketa-gastuak, errentamendu-gastuak, gizarte-segurantzako kuotak, aholkularitza fiskalaren gastuak, lanekoak, kontabilitatekoak, juridikoak edo administratiboak, baita argi, ur, telefono eta zabor gastuak ere.

Diruz lagundutako inbertsioak enpresa jarduerari loturik egon beharko dira gutxienez bi urtez, eskuratzen direnetik (fakturaren data).

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira, Oarsoaldeko webgunea erabiliz. (https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/21).

Enpresa bakoitzeko laguntza-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da.

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen justifikazioari egotz dakizkiokeen fakturak eta inbertsioak eta diruz lagundu daitezkeen gastuak egiaztatzeko agiri guztiak egiaztatu beharko dira, transferentzia, taloi, txeke edo ordainketa hori justifikatzen duen beste edozein dokumenturen kopiaren bidez, edo dagokion kargua agertzen den banku-laburpenaren fotokopia bidez, edota finantza-erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez. Eskudirutan egindako ordainketak ez dira zenbatuko.

Onuradunek eskabidea egiten duten unean (dokumentazio guztia izanez gero) edota 2022ko ekainaren 30era arte justifikatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.

Eskaera egiteko laguntza eskatzeko edo argibideren bat behar izanez gero, deitu 943 49 41 29 telefonora edo idatzi helbide honetara: enpresa@oarsoaldea.eus


Oarsoaldea