EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGO BERRIA KALEAN

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

Horixe da ba argitaratu den katalogo horren helburua, guraso jendeari haurrentzako euskarazko produktuak  eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea.

Katalogo hau Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute eskualdekoek eta ikastetxeen bidez banatu zaie papereko formatuan Oiartzungo eta Pasaiako, LHko 1. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailako ikasleei, etxera eraman dezaten. Bi herri horietako gainerako ikasleek orri-markatzaile bat jaso dute ikastetxearen bidez.

Eskualdeko ikasle guztiei formatu digitalean bidali zaie katalogoa on line kontsultatzeko informazioa

2020-2021eko katalogoa www.katalogoa.eus webean aurkituko duzue nahi izanez gero.


Oarsoaldea