Digitalizazio-TicketBAI Orientazio Zerbitzua
Digitalizaziorako eta TicketBAI-ren ezarpenerako Oarsoaldeko orientazio zerbitzua
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailak kofinantzatutako BERPIZTU Oarsoaldeko laneratzeko poloa programari esker, Oarsoaldea Garapen Agentzian eraldaketa digitalean eta TicketBAI sistemaren ezarpenean laguntzeko orientazio-zerbitzu pertsonalizatua eta kontsulten arreta orokorra eskaintzen dugu.
Oharra: 2023ko ekainaren 30ean TicketBAI ORIENTAZIO-ZERBITZUA amaitu egingo da.
Nori zuzenduta dago?
Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Pasaiako edozein enpresei, batez ere hiri-ekonomia osatzen duten merkatari, ostalari eta bestelako zerbitzuei.
Zertan datza?

Zerbitzu pertsonalizatua
Hurbilekoa, konfiantzazkoa eta uneoroko jarraipena eskainiko duen zerbitzu pertsonalizatua da:
Alde batetik, diagnostiko bat egingo zaio zure enpresari, digitalizazio eta TicketBAI sistemaren inguruko egoera ezagutzeko, izan ditzakezuen gabeziak identifikatzeko eta horiei erantzun ahal izateko.
Diagnostiko horrek, hurrengo fasean, araudira egokitzeko irtenbide posibleak jasotzen dituen ibilbide-orri bat eskaintzeko balioko du, eman beharreko urratsak eta ezartzea errazteko dauden laguntzak adieraziz. Era berean, negozioaren digitalizazio-mailaren inguruan identifikatutako beharrei erantzuteko dauden baliabideak azalduko dizkizuegu.
Halaber, uneoro laguntza eskainiko zaizue ezarpenean eta bestela sortzen diren beharretan (diru-laguntzak izapidetzeko, prestakuntza-baliabideak, etab.).
TicketBAI egutegia
Gogoratu TicketBAI sistema nahitaez ezarri beharreko data negozioaren sektorearen araberakoa izango dela.

*TicketBAI-ri erantzuna emateko eskualdeko erakunde hornitzaileen katalogo bat osatu dugu. Soluzioren bat duzu? Jar zaitez harremanetan Agentziarekin!
Informazio gehiago behar duzu?
Zerbitzua eskatu edo kontsultaren bat egiteko bete ezazu formularioa.