Prestakuntza
Berpiztu prestakuntza digitala hiri-ekonomian

Oarsoaldea Garapen Agentziak, Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduta, doako prestakuntza pertsonalizatua eskaintzen die digitalizazioaren arloan eskualdeko hiri-ekonomiaren negozioei, era indibidualizatuan eta bakoitzaren errealitate digitalera eta behar zehatzetara egokituta, publizitate digitalari, sare sozialen kudeaketari, online salmentari, bilatzaileetako marketinari eta abarren inguruan.
Hauek dira programari etekina ateratzeko bete behar diren baldintzak:
- Mikroenpresa (10 langile baino gutxiago) edo autonomoa izatea.
- Oarsoaldeko herriguneko kaleren batean jendeari irekitako lokal bat izatea.
Gaitasun digital espezifikoen beharrak eta maila zein diren zehaztuko duen ordubeteko diagnostikoa egin ondoren, 5 orduko prestakuntza-ibilbide pertsonalizatua eskainiko da, haren arabera definitutako beharretara egokituta.
Betiere, prestakuntza emateko baldintzak betetzen dituzten eskabideen hurrenkera errespetatuko da, prestakuntzarako ezarritako aurrekontua eta gehienezko edukiera agortu arte.
