Uda honetan etor zaitez Tren Berdean Arditurrira!

 

En los meses de julio y agosto se ofrecerá un servicio de tren + entrada a la mina a un precio especial.

Las salidas se realizarán los miércoles, tres turnos por día, partiendo de la plaza San Esteban de Oiartzun.

 

Udan zehar ihesaldi txiki bat egin nahi duzuenontzat Oiartzungo paraje naturaletan murgiltzeko plan ezin hobea proposatu nahi dizuegu: Arditurriko Meatze gunera Tren Berdean joateko aukera eskainiko da prezio murriztuan, uztaila eta abuztuko asteazkenetan. Hiru irteera-txanda eskainiko ditu trenak asteazkenero.

Familian egiteko plan ezin hobea dugu hau, izan ere, adin tarte guztientzat egokia baita. Haurrek, gaztetxoek zein helduek Oiartzungo naturaz, baserri-auzoez eta meatze-aztarnez gozatzeko aukera bikaina.

Tren Berdea Elizaldetik abiatuko da, Oiartzungo hirigune historikoan dagoen Doneztebe plazatik hain zuzen, paisaia zoragarriez gozaraziko digun 45 minutu inguruko ibilbide atsegin bat egingo du Oiartzungo naturgunean murgilduz. Oiartzun ibaiari jarraituz eta Aiako Harria aurrean dugula, garai batean Arditurritik ateratzen zen mea Pasaiako porturaino garraiatzeko trenbide zaharra, egun Bide Berdea dena, bidelagun izango du trenak. Azken zatian, Aiako Harria Parke Naturalean sartu eta  Arditurriko meatze gunean amaituko da bidaia.

Behin Arditurrira iritsita, Interpretazio Zentroa bisitatzeko aukera egongo da. Garai batean laborategia izan zen erakinean kokatzen da eta  Aiako Harria Parke Naturalaren historian  sakonduz, eboluzio geologikoa aztertzen da bertan. Eta jarraian, kaskoak jantzi eta meazuloan sartzea da plana. 180 metroko pasabidean barneratuz, iluminazio eta soinu jokoek giro magikoa sortuko dute eta gida baten eskutik bertako historia eta garai ezberdinetako aztarnak azalduko dira.

Esperientzia ahaztezin hau borobiltzeko, trenean itzuliko Doneztebe plazara, irteera-puntu berdinera alegia. Eta behin Oiartzunen egonda, ezin galdu bertako gastronomiaz gozatzeko aukera.

Ordutegiak: Irteerak Oiartzungo Doneztebe plazatik, 10:00etan, 11:15etan eta 16:00ean.

 

Prezioa Trena & Arditurri :

Helduek  10 €

5-12 urte artekoek, 65 urtetik gorakoek edo 10 lagun baino gehiagoko taldeek 8 €

1-4 urte arteko haurrek 3 €

 

Nola iritsi:

Donostiatik - Oiartzunera autobusean: E02 linea 20 minuturo.

Donostia edo Hendaiatik- Oiartzungo Arraguako geltokira  Euskotrenen (TOPOA): 15 minuturo.

Uda honetan ez galdu Arditurrirako trena!

 

 

 

Erreserbak:

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen kalea, 3. 943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.arditurri.com

www.oarsoaldeaturismoa.eus

trena udaran eusk 002


Oarsoaldea