Oiartzungo hiru museoak bisitatzeko aukera izango da Eskola Kultura Bonoarekin
Los y las jóvenes de 16 y 17 años tendrán descuentos.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen Eskola Kultura Bonoarekin Oiartzungo hiru museoak ezagutzeko aukera izango dute 16 eta 17 urteko gazte gipuzkoarrek, Udalak eta museoetako arduradunek hala eskatuta: Arditurriko meategia, Luberri Ikasgune Geologikoa eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa bisitatzeko deskontuak izango dituzte.
Aldundiak batxillergo eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa ikastetxeetan banatuko ditu bonoak eta urriaren 15etik abenduaren 31 erabili ahal izango dira.
Soinuenea
Arditurri
Luberri