#OarsoaldeaOparitu

 

¿No sabes que regalar a tu familia y amistades estas navidades? Estas son algunas de las propuestas originales que fomentan el consumo local.

oparitu2

Egungo egoera dela eta, gure eskualdean erosi eta disfrutatu ditzakegun opariak egiteko garaia da. Horrela, bertako kontsumoa sustatzen lagunduko duzu gainera.

Gure eskualdeko baliabideak konbinatuz opari borobilak sor ditzakegu, egoerak hobera egitean gozatu ahal izateko: ostatuak, museoak, esperientziak, gastronomia… Hona hemen oparitzeko proposatzen dizkizugun ideia ezberdinak:

ESKUALDEKO MUSEOEN BONOA

E skualdeko museoak urte beteko epean bisitatzeko sarrera Errenteriako turismo bulegoan edo museotan bertan eskura dezakegu 12,50€ren truke. Aiako Harria Parke Naturalean hasi eta Pasaiako badiaraino, lurraren eta itsasoaren doinuan dantzan ibili gaitezke eskualde honetako altxor preziatuenak ezagutuz.

  • Arditurri Meatze Gunea (Oiartzun)

  • Luberri, Ikasgune Geologikoa (Oiartzun)

  • Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa (Oiartzun)

  • Jantziaren Zentroa (Errenteria)

  • Mater, Ontzi Museo Ekoaktiboa (Pasaia)

  • Albaola, Itsas Kultur Faktoria (Pasaia)

http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/ezagutu-oarsoaldea/gure-museoak/begirada-batean.html

AISIALDI JARDUERAK

Aisialdiaz gozatzeko modu ezberdin eta ugari aurkituko dituzu gure eskualdean. Hala nola, piragua eta paddle surf alokairua, urpekaritza, zaldian ibilaldiak, spa zerbitzua, belaontzi klasiko batean nabigatzea...

  • Lucretia belaontzi klasikoan bidaia

  • Urpekaritza bataioa

  • Zaldi ibilaldiak naturan

  • Oiartzungo termetara sarrera

  • Piragua eta paddle surf alokairua

  • Itsasontzien alokairua

https://labur.eus/aisialdijarduerak

JAN ETA LO

 

Opariak borobiltzeko aukera ugari ditugu eskualdean: jatetxe batean otordua eta, zergatik ez, eskualdean ostatu hartzea.

 

Oarsoaldean gustu guztietara egokitzen diren jatetxeak ditugu. Nork ez luke eskertuko otordu goxo bat jatetxe on batean? Opari honekin erraza da asmatzea, irrikan baikaude berriz jatetxeetako plazer gastronomikoez gozatzeko.

 

https://labur.eus/gastro

Gainera, eskualdean mota guztietako ostatuak aurkituko dituzu, hotel modernoetatik hasi eta naturaz inguraturik aurkitzen diren landetxe tradizionaletaraino. Gainera, gure herrietan gauzak mimoz eta ondo egitea gustuko dugu, hau dela eta, gure ostatuen zerbitzuen kalitatea ezin hobea da, kalitate-prezio erlazio bikainarekin.

https://labur.eus/ostatuak

Hau guztiari buruz informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan:

Errenteriako turismo bulegoa (Madalen kalea, 3).

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

 

 


Oarsoaldea