HERRILAB Oarsoaldeko ekintzaileen komunitate berria

Del impulso de nuevas formas de emprendizaje basadas en la  colaboración y la construcción de proyectos colectivos surge:

HERRILAB

Herrilab es una iniciativa impulsada por la agencia de Desarrollo Oarsoaldea que, desarrollada junto con Mondragon Team Academy y la unidad de Emprendizaje de MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan), pretende crear una comunidad y un espacio que faciliten la generación de ideas, promueva el emprendizaje y la creación de sinergias entre el tejido industrial, las personas emprendedoras y el resto de personas que conforman la comarca.

          herrilab-onaop               

Oarsoaldeako lehendakaria den Aiora Perez de San Romanen hitzetan, “Herrilab proiektuak, Oarsoaldearen biziberritze ekonomiko eta sozialean lagundu nahi du, ekonomia tradizional eta industria sektore helduetatik abiatuta, ezagutzaren gizarterako bidea eginez. Elkarlanean sortutako balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuek inguruko ekonomiaren hazkuntzan eta kalitatezko enplegua sortzen lagunduko dute.

 

OARSOALDEko biztanleen ahalmen sortzaile eta ekintzailea iratzarri, berreskuratu eta babestu nahi da. Espazioak eta elkarren arteko lotura-guneak banatuko dituen komunitatea sortu; ideiak, proiektu bideragarri eta jasangarri berrietan bihurtzeko, enpresen, ezagutza zentroen, ekintzaileen eta hiritarren arteko bilgunea eratzea, alegia.

 

Komunitatearen sorrera

Enpresak, ezagutza zentroak eta biztanleak bezalako eskualdeko interes talde desberdinak partaide eta Oarsoaldea garapen agentzia ardatz dinamizatzaile izango duen komunitatearen sorrera da Herrilab proiektuaren funtsezko zutabea.

Komunitatea osatzen duen taldea oso heterogeneoa da eta elkarrizketa saioen bidez, guztiok gureganatu ditugun helburu, balio eta norabide zehatzak dituen mintzaira bakarra sortzen ari gara.

Ezinbestekoa da komunitate honek espazio eta denbora elkar banatzea, eta horretarako Oarsoaldearen enpresa haztegia eta coworking gunea toki egokiak dira. Bertan ari dira, ekintzaile desberdinak komunitatearen hartu-emanak izaten.

Herrilab, honenbestez, denboran komunitate eta proiektu iraunkor eta jasangarri baten parte izan nahi duen ekintzailearentzat espazio ireki bat da.

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri Oarsoaldea Garapen Agentziarekin harremanetan, oarsoaldea@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez, edo 943 494 129 telefono zenbakira deituta.

 


Oarsoaldea