SAN MARKO, GOTORLEKU BAT BAINO GEHIAGO

Hay un lugar en Errenteria, en pleno entorno natural, en el Parque Lau Haizeta y con unas vistas espléndidas, que ahora en temporada alta nos muestra todos sus secretos y nos ofrece un sinfín de posibilidades. Hablamos del Fuerte de San Marcos. Semienterrado en la cima del monte San Marcos, esconde en su interior, así como en sus alrededores, recuerdos de una era militar que nos traslada a la última época carlista, antiguos bosques de robles marojos, balsas para anfibios y hasta una estación megalítica que crean un gran paisaje cultural y natural.

 

 

san marko 6-2015

XIX. mende amaierako gotorleku honen toki altuenetik, gertu dauden Pasaiako badia, Kontxakoa eta Txingudikoa ikusi ditzakegu, inguruko bistak koloreztatzen dutenak. Aiako Harria, Jaizkibel eta Ulia mendien eta inguratzen duten gainerako mendien landa bistekin, toki honetan bisitariak lasaitasuna topa dezake.

        san marko 4-2015

Toki honetara kotxean joateaz gain, oinez, zaldian edo mountain-bikean iritsi daiteke. SL-GI 3 ibilbide errazak, txuri eta berdez balizatua, Beraungo auzotik San Marko Gotorlekuraino eramaten gaitu ordubete baino gutxiagoan. Ibiltari eta txirrindulari askok ere, Garberako Merkatal Zentrotik ateratzen den eta Lau Haizeta gurutzatzen duen bidetik gerturatzen dira hona iristeko.

 san marko 5-2015

Gotorleku honen barruan, sarrerako tunela eta zubia pasa ostean, San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua dago. Hemen, gotorlekuari buruz eta inguruak eskaintzen duenari buruzko informazioa jaso dezakegu. Uda garaian eta irailak 30 arte, asteazkenetik igandera 11etatik 14etara eta 16etatik 18etara irekita egongo da. Ordutegi honen barruan, Arma Patioa ikusi edo poternatik sartu eta artilleria-bateria ezkutuak, elkar lotzen dituzten tunelen bidez, eta baita gotorlekua inguratzen duen lubanarroa defendatzeko kaponerak, bisita libre bidez edo gidatuarekin ikusi ahal izango da. Gotorleku barruan ere, jatetxe-taberna terrazarekin dago. 

                san marko 1-2015

 

                                        san marko 3-2015

Eta ohiko bisita gidatuez gain, abuztuaren 22an eta 23an eta irailak 29an eta 30ean, bisita gidatu bereziak Lau Haizeta Parkera eta San Marko gotorlekura antolatu dira, 2 orduko iraupenarekin. 

          san marko 2-2015

Fortifikazio honen kanpoaldean zelai zabala dugu haur-jokoekin eta piknik mahaiekin, familia eta lagunen aisialdi eta gozamenerako. Egun beroetan zein euritsuetan, berrehun urte inguru dituzten harriek eta ia 2 metro lodiera duten hormek, toki hau bisitatzeko oso aproposa egiten dute.

Informazio gehiago eta bisita gidatuen erreserbak:

Errenteriako Turismo Bulegoa

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

San Marko Informazio Puntua

943 449 638

turismo@errenteria.net

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea