I.JARDUNALDI TEKNOLOGIKOA HABIAN! TEKNOLOGIA KREAKTIBOAN

 

Bajo el lema DESBERDIN PEOPLE  esta jornada pretende dar a conocer HABIAN! Teknologia Kreaktiboa y el talento de nuestras personas emprendedoras en el ámbito tecnológico

 

Habian! Teknologia Kreaktiboak, Oarsoaldearen startups teknologikoen inkubagailu kolaboratiboak, bere lehenengo jardunaldi teknologikoa egingo du Errenterian. 

                   desberdin peoplesinis-01

Habian! Teknologia Kreaktiboa eta Habian! Fabrika Kreaktiboa, Errenteria eta Oarsoaldea eskualdeko ekonomia eraldatzeko abian jarri da, Julen Mendozaren, Errenteriako alkatea eta ekitaldi honetako anfitrioiaren esanetan. Helburua, ekonomia eraldatu eta dibertsifikatu batean bihurtzea da, enplegua sortuko duena eta enpresa eredu kolaboratiboak sustatuko dituena.   

 

Habian! Teknologia  Kreaktiboa, teknologia berrietan oinarritutakoa, Errenteriako Torrekua eraikinean aholkularitza eta laguntza jasotzen duten eta sortze egoeran dauden proiektu teknologikoak eta sektore horretan espezializatuak diren enpresak elkarrekin bizi dira. Proiektuak abian jartzeko beharrezkoa den esperientzia, tresnak, eta beharrezkoa den ezagutza estrategikoa eskaintzen dira bertan, lankidetzan oinarritutako lana sustatuz. 

 

Lankidetza ekosistema batean, ekintzailetza teknologikoan esperientzia duten profesionalak eta kualifikatuak diren pertsona talde baten gidaritzapean, ideiak edo proiektuak errealitate bihurtzea da xedea eta ekintzaileen proiektu pertsonalak sustatu, inplikatu eta identifikatzea.

 

Helburu nagusia, talentu teknologikoa eta sortzaileak diren pertsonei laguntza eskaintzea da, “desberdina” den ideia bat dutenak eta enpresa ekimen batean bilakatu daitekena, berritzailea, gizarte baloreak dituena, erakutsi, elkarbanatu eta lankidetzan aritzera prest daudenak. Honenbestez, “Desberdin people” lelopean ezagutzera emango dira lehenengo jardunaldi honetan.

 

Jexux Leonetek jakinarazi duenez, Oarsoaldearen lehendakaria, ekitaldia antolatzen duen erakundearena alegia, jardunaldia datorren azaroaren 11an egingo da goizeko 10:00etan –Torrekua eraikinean, 3.solairua-jautarkol plaza, zg Errenteria- eta bertan, “Desberdin people” diren zenbait pertsona ezagutzera aukera izango dugu.

 

Tumaker enpresako Jon Bengoetxea eta Forvoren sustatzailea den Felix Velaren parte-hartzea izango dugu, biak Habian! Teknologia proiektuaren sustatzaileak eta Oarsoaldeako ekintzaileak. Beraien proiektuei buruz hitz egingo dute eta sektore honetan ekintzaile moduan beraien esperientzia azaldu. 

 

Mujerestech-eko Cristina Arandaren eskutik, teknologia arloan emakumearen egoera ezagutuko dugu eta, azkenik, Binary Soul startupeko Santiago Cordobaren esperientzia, Sorginen Kondaira bideojokuaren sortzailea. Azken hau, teknologiaren bidez kulturaren sustapena eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzea lortu dute, ongi pasatuz eta asko ikasiz.

 

Jardunaldia irekia da eta sektore honetan murgildurik dauden pertsona eta enpresetara bideratua dago, ekintzaileei eta teknologia berrien arloan beraien proiektuak garatu nahi dituztenei edo gaiaren inguruan informazioa jaso nahi dutenei. Jardunaldira hurbildu nahi dutenek, izen-ematea hemen egin beharko lukete: komunikazioa@oarsoaldea.eus edo 943 49 41 29 telefonora deituz.

JARDUNALDIAREN EGITARAUA

TORREKUA NUN DAGO-ERRENTERIA

logoak-desberdin

 


Oarsoaldea