ETXEKO-LAN ZERBITZUA ABIAN DA

El objetivo de esta iniciativa es mejorar las capacidades y condiciones laborales de las personas dedicadas a trabajos de hogar y al cuidado de personas. Del mismo modo, se ha presentado el nuevo servicio de asesoramiento e intermediación dirigida a las familias de la comarca que necesitan personas para ayudarles en este tipo de tareas.

banner-etxeko-lan

Gaur, abenduaren 14ean, eguerdiko 13:00ean Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenterian dituen bulegoetan ETXEKO-LAN egitasmoa ezagutzera eman dute Garazi Lopez de Etxezarretak -Errenteriako zinegotzia-, Eneritz Arbelaitzek (Oiartzungo alkateordea) eta Jose Angel Sanchezek (Lezoko zinegotzia).  Era berean, agerraldian izan dira Fernando Nebreda (Oarsoaldearen gerentea eta Garapeneko lehendakaria) eta Patxi Arrazola (Oarsoaldearen Enplegu Sailaren zuzendaria).

 

ETXEKO-LAN, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak hobetu, beren lan baldintzak bermatu eta aldi berean, eskualdeko familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua martxan jartzea helburu duen egitasmoa litzateke.

Egitasmoaren helburua, etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatzea da eta prestakuntza ezberdinak antolatuz eta baliabideak bilatuz eta koordinatuaz beraien gaitasunak hobetzen laguntzea.

 

etxekolan-prentsaurrekoweb

 

 

Garazi Lopez de Etxezarretak aipatu duen bezala, ugariak izan dira zerbitzu hau martxan jartzeko zergatiak:

  1. Alde batetik, zaintza lanerako eskaera geroz eta handiagoa da.
  2. Bestalde, urteetan zehar, bai pertsonek eta baita familiek ere zerbitzu honen eskaera helarazi digute.
  3. Hirugarrenik, etxeko-lanetan aritzeko edo zaintzarako beharrak dituzten eskualdeko partikularrak edo familiak ditugu (askotan ez dakite nora joan norbait kontratatu behar denean edo zein pausu eman behar dituzten) eta lan egin nahi duten pertsonak ditugu, non kasu batzuetan lana aurkitzeko zailtasun batzuekin aurki daitezkeen (kualifikazioa dela eta, hizkuntza dela eta…).
  4. Laugarrenik, etxeko-lanetan edo/eta zaintzan dabiltzan pertsonen formakuntza ere oinarrizkoa dela ikusten dugu, kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko.
  5. Azkenik, kalitatezko zerbitzua eskaini nahi bada, baldintza duinak bermatu behar dira. Gure gizartean etxeko-lanak edo zaintzaren eremuak  funtsezko bezala errekonozitu ahal izateko, egoera hauetan ematen diren kontratazioak gardentasun osoz eta bi aldeen arteko bermearekin burutu behar dira.

 

etxekolanlogofroga3-ona

 

    Horrez gain, arestian aipatutako lanetan aritzeko langileak behar dituzten familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua martxan jarriko dugu; lan eskaintzak kudeatzeko, lan legediari buruz eta kontratazioak egiterako orduan eman beharreko pausoei buruz informazioa emateko. Era berean, langile eta baita familiei bakoitzaren eskubide eta betebeharrak jakinaraziko dizkiegu eta funtzioen inguruan sentsibilizatu, langile horien baldintzak bermatu ahal izateko.

    Beraz, zerbitzura etorri daitezkenak, etxeko-lanerako edo zaintzarako pertsona bat behar duten familia edo partikularrak dira eta etxeko-lanean edo zaintzan lan egin nahi duen  edo lanean dabilen edonor.

    Eneritz Arbelaitzen hitzetan, elkarlanerako proiektu bat da, Lanbidek kofinantzaturikoa eta Errenteriako udalak bultzaturikoa gainontzeko udalekin elkarlanean. Oarsoaldeko udaletako zerbitzu ezberdinekin eta herrietako eragile ezberdinekin lanean gabiltza, proiektu hau elkarlanean aurrera eraman ahal izateko. Kudeaketa, Oarsoaldeako garapen agentziatik bideratuko da.

    Honela, lan bilaketa prozesua eta honen inguruko aholkularitza Oarsoaldean egingo den bitartean,  hemendik at geratzen diren beharrak (aholkularitza laborala adibidez) elkarte edo erakunde ezberdinetara bideratuko dira.

    Hementxe, Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenterian, Olibet 6 helbidean duen bulego hauetan eskainiko da zerbitzua:

    Familientzat, doako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzua; pertsona bat kontratatu behar denean jarraitu behar diren pausuak argitu,  lan eskaintzen kudeaketa eta hautaketa prozesuan laguntza.

    Lan  egin nahi duten pertsonentzat aldiz, lan eskaintzetan parte hartzeko lan poltsa zerbitzua eta prestakuntza eta kontratazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza.

     

    Era berean, etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen gaitasunak ere hobetu nahi ditugu eta honenbestez, prestakuntza ikastaroak eskainiko dira. Hasiera batean honakoak eskainiko dira:

    • Euskara ikastaroak: zaintzarekin zerikusi zuzena duten hastapen ikastaroak burutzea izango litzake asmoa.
    • Prestakuntza profesionala: dependentzia duten pertsonekin eta etxez-etxeko laguntzaile bezala lan egiten duten profesionalek zertifikatua beharko dute 2017tik aurrera lan egiteko. 

    Bi ikastaroz ari gara, bata “pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta ematea” eta bestea “etxeko enplegua”. Bereziki langabetuei bideratutako ikastaroak dira eta zertifikatu hauek lanbidek eskaintzen ditu.

     

    Bestalde, abenduan zehar herritarrei begira bi bilera burutuko dira, egitasmoa aurkeztu eta beraien ekarpenak jasotzeko. Bata, lan egin nahi duten pertsonei begira (enplegatuei begira) eta bestea, familiei  begira (edo enplegatzaileei bideratua).

    *Etxeko lanetan aritu nahi duten langabezian edo lanean dabiltzan pertsonekin saioa:

    Abenduak 20 -18:00etan- Merkatuzarren (Errenteria).

    *Mota honetako lanetan aritzeko pertsonak behar dituzten enplegatzaileen kasuan bilera:

    AbenduaK 22 - 18:00etan- Merkatuzarren (Errenteria).  

     

    Era guztietara, etxeko-lan egitasmoan parte hartzeko, Oarsoaldeko Olibeteko bulegoetara gerturatu behar dira (Olibet 6, etxabea), ordutegi honetan: Al.-Ol. 8.30 – 14.30 edo telefonoz (943 510 200) eta emailez: olibet@oarsoaldea.eus.

     

    Zer eskaintzen diegu zaintzarako edo etxeko-lanetan laguntza behar duten familiei

     

    Zer eskaintzen diegu pertsonen zaintzan edo etxeko-lanetan laguntzen lan egin nahi duten pertsonei

    ETXEKO-LAN KARTELA

    logoak etxeko lan

     


    Oarsoaldea