Berrikuntza eta Eraldaketarako Programa

Banner Title Example

OARSOALDEA BERPIZTEN Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza arloko enpresak laguntzeko Berrikuntza programa da (DOAKOA), Berrikuntza EZ-Teknologikoa eta Etengabeko modernizazioa ardatz dituena.

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek abian jarri dute eta azken xedea, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustea da, berrikuntzaren bidez.

Izan ere, hiri-ekonomia hainbat joera orokor sakonen eraginpean garatzen da, eta horiek guztiek asko baldintzatzen dituzte enpresen lehiakortasuna zehazten duten aldagaiak. Hain zuzen ere, kontsumitzaileak, konpetentziak, produktuak eta ingurugiroak zerikusi handia dute enpresen eta proiektuen garapenean zein hazkundean. 

Hori horrela izanik, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusteko helburuz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, Berpiztu programaren esparruan Eusko Jaurlaritzako enplegu zuzendaritzaren laguntzarekin, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektorean eraldaketa lehiakorreko prozesu bati ekitearen aldeko apustua egin dute, enpresei egoera berri honi aurre egiten laguntzeko.
 

ESKUORRIA DESKARGATU

Zertan datza eta nori zuzenduta dago?

30 enpresari prestakuntza-ibilbide oso bat eskainiko zaie: merkataritza/zerbitzu sektoreko 15 enpresari, eta ostalaritza sektoreko beste 15 enpresari. 
 

Horretarako, banakako saioak eta talde-saioak uztartuko dituen metodologia mistoa gauzatuko da, betiere enpresa bakoitzari egokiturik.

Faseak

12 prestakuntza-saio zehatz antolatuko dira (bakoitza 2 ordukoa): 6 saio merkataritza eta zerbitzuetako enpresentzat eta beste 6 saio ostalaritzako enpresentzat.

Prestakuntza-saioak

Estrategia. Posizionamendua eta negozio-eredua.

Otsailak 27 | 10:00 - 12:00 (OSTALARITZA)
Otsailak 27 | 14:30 - 16:30 (MERKATARITZA eta ZERBITZUAK)
Martxoak 6 | 10:00 - 12:00 (OSTALARITZA)
Martxoak 6 14:30 - 16:30 (MERKATARITZA eta ZERBITZUAK)
Oarsoaldea prestakuntza-gela (Mamut bulego eraikina 2, 2.solairua, 20180 Oiartzun)

Enpresaren barne-ikuspegia.

Martxoak 13 | 10:00 - 12:00 (OSTALARITZA)
Martxoak 13 | 14:30 - 16:30 (MERKATARITZA eta ZERBITZUAK)
Martxoak 20 | 10:00 - 12:00 (OSTALARITZA)
Martxoak 20 | 14:30 - 16:30 (MERKATARITZA eta ZERBITZUAK)
Oarsoaldea prestakuntza-gela (Mamut bulego eraikina 2, 2.solairua, 20180 Oiartzun)

Enpresaren kanpo-ikuspegia.

Martxoak 27 | 10:00 - 12:00 (OSTALARITZA)
Martxoak 27 | 14:30 - 16:30 (MERKATARITZA eta ZERBITZUAK)
Apirilak 3 | 10:00 - 12:00 (OSTALARITZA)
Apirilak 3 20 | 14:30 - 16:30 (MERKATARITZA eta ZERBITZUAK)
Oarsoaldea prestakuntza-gela (Mamut bulego eraikina 2, 2.solairua, 20180 Oiartzun)