Aste Santurako Planak Itsas-kultura, natura eta kultur-agenda zabala Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian.

Desde Oarsoaldea Turismo os proponemos una gran cantidad de planes para hacer durante estos días festivos cerca de casa.

Errenteria

 

Errenteriako Erdi Aroko alde zaharrean barrena has zaitezkete, Multzo Historiko Artistiko bezala dago katalogatua. Bertan dago Kapitainetxea, Jantziaren Zentroa kokatzen den jauretxea hain zuzen, mendeetan zehar janzkerak izan duen eboluzioa erakusten duena. Orain "Lihoa berreskuratuz" aldi baterako erakusketa bisitatu dezakegu.

Ondoren bidegorrian barrena Fanderiako Errotara zuzendu gaitezke, barrutik ikusi eta bere mekanismoaren funtzionamendua ezagutzeko.

Gainera, 27an Sagardo Eguna ospatuko da Errenteriako Alamedan eta Foru Plazan.

Lezo

 

Lezon XVI. mendeko Santo Kristo Basilika bisitatzea aholkatzen dizugu, Kale Nagusitik bisita jarraituz, bertako armarridun eraikinak kontenplatzeko. Beste aukera bat Bekoerrota kiroldegitik abiatzen diren hiru mendi-ibilbideetako bat egitea da, ingurune naturala eta kulturala ezagutzeko aukera ematen digutelarik.

 

Pasaia

Pasaian aski ezagunak dira bere hirigune historikoak, itsas-tradizioa, jatetxeak… Baina zenbait nobedade daude aurten: ikusten duzue zuen burua belaontzi tradizional batean badiako uretan nabigatzen? Ostarte Sailing enpresak 50 minutuko irteerak eskainiko ditu Lucretia belaontzi ikusgarrian. Txartelak Pasaiako Turismo Bulegoan egongo dira eskuragarri.

Ostiral Santuan, apirilak 19, 20:30ak aldera, Donibanen Ehorzketa Santuaren Prozesioa ikusi dezakezu, orain berriro interes turistikoduna deklaratuta izan delarik.

Galdu ezin duzun beste hitzordu bat Terrakotazko Gerlarien erakusketa da, Trintxerpeko Ciriza Etxean ikus daiteke ekainaren 16 arte. Albaola Itsas Kultur Faktorian, beste ezinbesteko bisita, euskal balezaleen abenturak ezagutu ditzakezue eta  San Juan ontziaren eraikuntza zuzenean ikusi.

Pasai San Pedrotik atera gabe, Mater atunontzi tradizionalak bisita gidatuak eskainiko ditu itsasontzi barruan. Apirilaren 13an trekking irteera bat egongo da Jaizkibeletik. 19 ostiralean bisita gidatua eskainiko da Lonja ezagutzeko eta, 21 igandean, Mater itsasontzian bertan kontserba tailer tradizionala 12:00etan. Itsaslabarrak ikusteko Itsasontzian irteera bat egiteko aukera ere eskainiko dute apirilaren 18, 20 eta 22 egunetan. Jarduera eta bisita guztiak aldez aurretik erreserbatu behar dira bai 619814225 telefonora baita info@matermuseoa.com emailera ere.

Oiartzun

Kostaldetik barrualdean murgilduko gara. Oiartzun naturaren eskenatoki handia da, ezinbesteko puntua Aiako Harria Parke Naturalean ibilbideren bati ekiteko. Oiartzun ibaiaren ibilbidea jarraituz Arditurriko Bide Berdea aurkitu dezakegu, herriko hiru museoetara eramaten gaituena. Lehenengo geldialdia Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa da, euskal herri-musikan erabilitako musika-tresnak biltzen dituen erakusketa handia. Aurrerago, Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa aurkitu dezakegu. Bide Berdearen bukaeran Oiartzungo hirugarren museoa bisitatu daiteke, Arditurri Meatze-gunea, bisita gidatuen bidez Erromatar garaian ustiatzen zituzten meazuloetan sartzeko aukera ematen diguna.

27an Tren Berdearen zerbitzu berezia eskainiko da, meategietaraino eramango gaituen tren txu-txu bat. Hau guztirako, beharrezkoa izango da aldez aurretik erreserba egitea.

Informazio gehiagorako hemen gaude:

Errenteriako turismo bulegoa

Madalen, 3, Errenteria

Pasaiako turismo bulegoa

Donibane 63, Victor Hugo Etxea, Pasai Donibane

Oiartzungo turismo bulegoa

Aialde 2, Oiartzun

943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

2019 aste santua oarsoaldea 002


Oarsoaldea