Brasilgo ordezkaritza batek Oarsoaldea bisitatu du tokiko garapen eredua eta proiektu estrategikoak ezagutzeko.

 

Enmarcado dentro del convenio de apoyo a la internacionalización suscrito por las empresas gipuzkoanas con Diputación, Cámara de Gipuzkoa y Garapen,  el principal objetivo es dar a conocer el modelo de desarrollo local del País Vasco y el papel de las agencias en el mismo

 

Irailaren 12tik 19ra Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) Brasilgo ordezkaritza baten bisita jaso zuen, Paraná estatuko udalerri-elkarte bateko ordezkariez osatua. Ordezkaritza honek bertako erakunde publiko nahiz pribatu nagusiak biltzen ditu, eta bere helburua hazkunde jasangarriaren sustapenerako estrategiak artikulatzea eta martxan jartzea da. Bisita, Gipuzkoako enpresei nazioarteko prozesuan laguntza eskaintzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Garapenek sinatu zuten hitzarmenean kokatua dago.

Helburu nagusia, Euskal Herriko tokiko garapen eredua eta bertan agentziek jokatzen duten papera ezagutaraztea da, ikuspegi zabalago bat izan dezaten. Modu honetan, etorkizunean beraien lurralde eta errealitatearentzat onuragarriak izan daitezkeen proiektuetan eta eragile desberdinak lankidetzan, nola lan egin dezaketen ikusteko aukera izan dute.

dsc_0012

Cantuquiriguaçu (Brasil) lurraldeko ekonomia arlo nagusiak ondorengo hauek dira: nekazaritza-ekoizpena, abere zainketa, zuraren industria eta natura-turismoa (sektore emergentea).

Oarsoaldea, irailaren 14an bisitatu zuten eta Garapeneko eta Oarsoaldea Garapen Agentziako aurkezpena entzun ahal izan zuten non, eskualdeko garapen eredua azaldu zitzaien eta balio katearen formula jarraiki, Oarsoaldea murgilduta dagoen Elikadura Industriaren Poloari buruzko proiektua ezagutu zuten. Proiektu honen helburua, elikadura industria sektoreko enpresen arteko elkarlan formulak identifikatu, dinamizatu eta garatzea da, enpresen lehiakortasuna handituz. Era berean, testuinguru sozioekonomikoan posizio zehatz bat lortu, mantendu eta hobetzen laguntzeko abantailak sistematikoki mantendu nahi dira.

TECNALIA zentro teknologikoak ere parte hartu zuen. Oarsoaldea, beraiekin batera elikadura sektoreko proiektu batean parte hartzen ari baita.

Ondoren, Lezon dagoen INTERAL enpresa bisitatu zuten. Bere jarduera salda, sopa, ongailu, saltsa eta bestelako janari prestatuak garatu, landu eta ontziratzea da, bai likido edo deshidratatua, mundu mailan eskatzen den estandar zorrotzenak betez.

Jardunaldia oso aberasgarria izan zen Brasilgo ordezkaritzarentzat eta  baita Oarsoaldea Garapen Agentziarentzat ere.


Oarsoaldea