Pasaiako udalak diruz lagunduko ditu Covid-19ari aurre egiteko merkataritzan eta ostalaritzan egiten diren inbertsioak

Plazo para solicitudes: 15 de septiembre.

 

 

Programaren helburua da beharrezkoak diren inbertsioak, ekipamenduak eta azterlanak diruz laguntzea, lokalak eta lan egiteko erak egokitzeko, eta segurtasun- eta osasun-protokoloak bete daitezen ekipamenduetan inbertsioak egiteko.

 

 

Inbertsioak diruz laguntzeko kopurua 43.950 eurokoa izango da. Dirulaguntzak 2020ko irailaren 15a arte eska daitezke, eta gehienezko kopurua 5.000 eurokoa izango da.

Covid-19aren krisia ez da soilik osasun-krisia izan, alarma-egoerak eta konfinamenduak txikizkako denda gehienen itxiera ekarri du, eta krisi ekonomikoa eragin du, bereziki Pasaiako gure merkatariei eta ostalariei eragiten ari dena. Horregatik, Udalak dirulaguntzen programa bat onartu du, 43.950 eurokoa, merkatari eta ostalariei laguntzearren, Covid-19ari aurre egiteko behar dituzten inbertsioak egin ditzaten. Programa hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Departamentuak finantzatua da.

 

Laguntzaren laburpena

pasaia-covid19-ttikieusk

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

  •  Lokalak eta laneko moduak egokitzea.
  •  Segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza- edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua.
  •  Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.

Proiektuen onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 150 € izango da

Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua 5.000 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko.

Onuradunak eta baldintzak

Dirulaguntzen onuradunak izango dira merkataritza eta ostalaritza sektoreko nor bere kontura lan egiten duten langileak nahiz langile autonomoak, edo 10 langiletik beherako enpresa txikiak, haien negozio zifra milioi bat eurokoa baino gehiagokoa ez bada, eta jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte:

  • Jarduera Ekonomikoen Zergan alta emanda egotea, merkataritza txikizkari eta ostalaritza sektoreetako epigrafean; eta jarduera Pasaian garatzea.
  • Foru Ogasun, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokor eta Pasaiako Udalarekiko betebeharretako ordainketetan eguneratuta egotea.
  • Dirulaguntzen Lege Orokorreko 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan jasotako debekuetan sartuta ez egotea.

Baztertu egingo dira Pasaiako Udalarekin jarraikako prestazioa eskaintzen duten hornidura eta zerbitzuen kontratu publikoen pertsona fisiko nahiz juridikoak, eta nortasun juridikoko erakunde-organoetako bazkide edo kide diren nor bere konturako langileak (kapital-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, sozietate zibilak, etab.) deialdi honetan eskaera aurkeztu dutenak edo eskatuko dutenak badira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera ordezkari legalak egin badu, ordezkaritza baimena aurkeztu beharko du (ahalordeak pertsona juridikoen, sozietate zibilen, ondasun komunitateen edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako entitateen kasuan).

Non eskatzen da?

Aurrez aurre:

Internet bidez:

Posta arrunta:

  • Donibane kalea 19 20110 PASAIA

EBAZPENA eta ARAUAK

 

 

 

 

COVID19 LAGUNTZA ZERBITZUA OARSOALDEAN

Dirulaguntzen inguruan zure zalantzak argitzeko edo kontsulta egiteko Oarsoaldea Garapen Agentziaren covid19 laguntza zerbitzura jo dezakezu:

Formularioa betez helbide honetan: www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoz: 943.494.129

 

kultura-covid19-laguntzak

 

 

Dirulaguntzen inguruan zure zalantzak argitzeko edo kontsulta egiteko Oarsoaldea Garapen Agentziaren covid19 laguntza zerbitzura jo dezakezu:

Formularioa betez helbide honetan: www.covid19oarsoaldea.com

Telefonoz: 943.494.129

 

epi eusk

Eskualdeko hornitzaileen zerrenda eskuragarri duzu hemen, segurtasun neurriak betetzeko zure bidelagun izan daitezkenak.

 

 


Oarsoaldea