Pasaiako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreko plan berria elkarrekin eraikitzen

Se realizará la segunda sesión de trabajo con el sector mediante una reunión online a través de la plataforma zoom.

 

Joan den otsailean, Pasaiako Udalak Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuak Suspertzeko Plan Berezia jarri zuen abian, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolamendu Sailaren laguntzari esker, Ikertalde Grupo Consultor S.A. aholkularitza-enpresaren eskutik.

Plan berria garatzeko lanetan koronabirusak sortutako krisiak neurri handi batean eragin duen arren, planaren diseinua pixkanaka aurrera doa eta une honetan berriz ere tresna digitalak erabiliko dira segurtasun neurriak hartzeko.

“Sektorearen birmoldaketa" gisa defini daitekeen egoera batean gaude. Egoera orokorra zaila da, baina elementu positiboak ere baditu: udalerrian kontsumitzea, teknologiak aukera gisa, etab.). Alderdi horiei guztiei buruz hausnarketa egiteko joan den urrian lehenengo lan-saioa gauzatu zen eta orain berriz, sektorearekin bigarren lan-saiorako deialdia egiten da. Abenduaren 1ean, asteartean, 14:00etatik 15:00ak arte izango da Zoom plataformaren bitartez.

Online bileran parte hartu nahi duten merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektoreetako pertsonek izena eman beharko dute Udalaren webgunean www.pasaia.eus edo Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziaren izen-emate orri honetan

 

1 perco-pasaia-euskw


Oarsoaldea