CircularTRANS jardunaldia: Enpresei ekonomia zirkularrera transtsizioa egiteko praktika onak, tresnak eta aholkularitza eskaintzen dien proiektua

El proyecto CircularTRANS promovido por la Diputación Foral de Gipuzkoa y Mondragon Unibertsitatea tiene como objetivo mejorar la competitividad de las empresas mediante la transición hacia la economía circular

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak online jardunaldi bat antolatu du CirularTRANS proiektua aurkezteko. Industria erakundeak ekonomia zirkularrerantz bideratzen dituen plataforma digital bat da proiektua, eta bere helburua da erakunde horien lehiakortasuna hobetzea. Ekonomia Zirkularrari eta Industria Iraunkortasunari buruz ikertzeko Mondragon Unibertsitateak duen ikerketa talde berriak gidatzen du proiektua, eta horretan Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa eta hainbat garapen agendaren laguntza dauzka. Agente sustatzaileek elkarlanean bi urte eman ondoren, plataforma digital bat jarri da lurraldeko enpresa guztien eskura.

Jardunaldia otsailaren 25an egingo da, 11:30tatik 12:30ak, formatu telematikoan. Saioak irauten duen bitartean, bertaratuek ezagutu ahal izango dituzte ekonomia zirkularrak industriari eskaintzen dizkion aukerak eta nola ekin aukera horiei CircularTRANS plataforma digitalaren bidez. Saioa industria enpresetako edozein departamentutako pertsonei zuzenduta dago, izan ere, erakundearen eremu desberdinetatik hasi daiteke ekonomia zirkularrerantz trantsizioa egiten.

CircularTRANS plataforma digitalak erakundearen barruko prozesuetan integratzen ditu ekonomia zirkularraren estrategiak, eta etengabeko hobekuntzako ziklo baten barruan egiten du hori. Erakundeak gidatzeko, plataformak bost etapako prozesu bat proposatzen du (diagnostikoa, analisia, aukeren hautaketa, bide orria eta ekintza plana) eta prozesu hori gauzatzeko laguntza baliabideak eskaintzen ditu (prestakuntza moduluak, jardunbide egokien adibideak, inplementazio tresnak, adituen aholkularitza edo elkarlanezko komunitatean parte hartzea).

Otsailaren 25ko jardunaldian, proiekturen xehetasun gehiago ezagutzeko aukera egongo da. Zuen erakundea prest al dago trantsiziorako? Izena eman!

Egitaraua ikusi

Eman izena!

 

circulartrans-eu


Oarsoaldea