Ezagutzen al dituzu Oarsoaldeko Bulego Teknikoak merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektoreei eskaintzen dizkien doako zerbitzuak?

 

Infórmate y benefíciate de ellos

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatutako eta, Oarsoaldearen kasuan, Errenterian kokatutako bulego honek, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzako doako zerbitzuak eskaintzen ditu.

Besteak beste, merkealdien eta likidazioen komunikazioa izapidetzen eta sektore horien profesionalizazioa eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, berrikuntzarekin, kalitatearekin, ekintzailetzarekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuetan lagundu eta doako prestakuntza-ikastaroak eskaintzeaz gain.

Halaber, hiri-ekonomia dinamizatzeko eta sustatzeko jardueren antolakuntzan eta hirugarren sektoreko udal- eta eskualde-mailako estrategietan lankidetzan dihardu bulego teknikoak elkarteekin eta beste erakunde batzuekin.

Zerbitzu horiek eskainiz eta asoziazionismoa sustatzeko egiten duen lanean, eskualdeko bulego teknikoak sektore hauetako enpresa eta pertsona autonomo guztiak gonbidatu nahi ditu ondorengo formularioan izena ematera, bulegotik egiten diren ekimen guztiez baliatzeko eta, zalantzarik gabe, negozioei mesede egingo dien sektore hauen inguruko informazio guztia jasotzeko.

Eman izena formulario honetan eta zure intereseko informazioa jasoko duzu: https://labur.eus/n3Sf9

Informazio gehiago nahi? Jarri zuzenean Oarsoaldeko Bulego Teknikoarekin harremanetan:

 

Beheko kalea, 2

20100 ERRENTERIA

Tel.: 943 51 45 53

E-mail: tecnicogatc@errenkoalde.org

eta segi gaitzazu sare sozialetan:

Instagram: otc_oarsoaldea | Facebook: otc.oarsoaldea

otceusk2


Oarsoaldea