Autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei zuzeneko laguntzak sektore pribatuaren kaudimenari laguntzeko eta zorpetzea murrizteko
Las empresas y personas autónomas de Oarsoaldea podrán beneficiarse de estas ayudas cuya solicitud termina el 30 de julio
Laguntzen xedea
Autonomo eta enpresek 2021eko martxoaren 13a baino lehen hitzartutako kontratu-konpromisoen ondorioz sortutako zorrak ordaintzeko. 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean sortuak izan behar dira eta azken egun horretan ordaindu gabe jarraitzen duten zor-obligazioak ordaintzeko emango dira, bai eta obligazio horiei, hornitzaileei eta bestelako hartzekodun finantzario eta ez-finantzarioei dagozkien ordainketak egiteko eta estali gabeko kostu finkoak ordaintzeko.
Prestazio ekonomikoa eta pertsona edo erakunde onuradunak.
Dirulaguntza hiru lerrotan banatzen da:
Ordainketa-modua:
Onuradunei diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaie.
Eskaera eta informazio guztia:
Ohar garrantzitsua!
Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 5ean hasiko da, 09:00etan, eta uztailaren 30an amaituko, 12:00etan.
Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak:
Telefonoa: 945 017 700
Posta elektronikoa: laguntzakcovid@euskadi.eus