Digitalizazio-TicketBAI Orientazio Zerbitzua
Digitalizaziorako eta TicketBAI-ren ezarpenerako Oarsoaldeko orientazio zerbitzua
Nori zuzenduta dago?
Errenteria, Oiartzun, Lezo eta Pasaiako edozein enpresei, batez ere hiri-ekonomia osatzen duten merkatari, ostalari eta bestelako zerbitzuei.
Zertan datza?

*TicketBAI-ri erantzuna emateko eskualdeko erakunde hornitzaileen soluzioen katalogo bat osatzen ari gara. Soluzioren bat duzu? Jar zaitez harremanetan Agentziarekin!
Zerbitzu pertsonalizatua
Hurbilekoa, konfiantzazkoa eta uneoroko jarraipena eskainiko duen zerbitzu pertsonalizatua da:
Alde batetik, diagnostiko bat egingo zaio zure enpresari, digitalizazio eta TicketBAI sistemaren inguruko egoera ezagutzeko, izan ditzakezuen gabeziak identifikatzeko eta horiei erantzun ahal izateko.
Diagnostiko horrek, hurrengo fasean, araudira egokitzeko irtenbide posibleak jasotzen dituen ibilbide-orri bat eskaintzeko balioko du, eman beharreko urratsak eta ezartzea errazteko dauden laguntzak adieraziz. Era berean, negozioaren digitalizazio-mailaren inguruan identifikatutako beharrei erantzuteko dauden baliabideak azalduko dizkizuegu.
Halaber, uneoro laguntza eskainiko zaizue ezarpenean eta bestela sortzen diren beharretan (diru-laguntzak izapidetzeko, prestakuntza-baliabideak, etab.).
Informazio gehiago behar duzu?
Doako zerbitzua eskatu edo kontsultaren bat egin nahi duten eskualdeko enpresek formulario honen bidez egin ahal izango dute.