Oarsoaldean lan bat bilatzeko tresnak uzten dizkizugu eta tresna horiek erabiltzen laguntzen dizugu.
Gure lan poltsan izena eman dezakezu edo eskualdeko enpresen lan eskaintzak kontsultatu.
Gure ordenagailuak erabil ditzakezu, datu baseak eta abar... bilatzen duzun hori aurkitzeko.
Zure perfilarekin bat datozen lan aukerak analizatzen laguntzen dizugu, zure helburuekin bat datozen enpresekin harremanetan jartzen gara, eta zurekin batera prestatzen ditugu Curriculum Vitae-a eta lan elkarrizketak.
Horrela bada prestakuntza ikastaroak eskaintzen dizkizugu eta baita enpresetan praktikak ere.
Ikastaro hauek eskualdeko enpresek dituzte beharren arabera diseinatuta daude, eta lanpostu bat lortzeko aukerak benetakoak dira.
Oarsoaldea zure zalantzak argitzeko prest dago eta zure enpresa sortzeko eman behar dituzun urratsak egiten lagunduko dizu. Zure proiektuaren bideragarritasuna aztertzen dugu zurekin eta proiektua gauzatzen laguntzen dizugu.
olibet@oarsoaldea.eus
943 510 200
Bezeroari arreta zerbitzua: 08:30-14:00
Abuztuan zerbitzua bi astez itxita egoten da.
Baimen zenbakia: 1600000033
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894