Finantziazio, laguntza eta dirulaguntzetarako sarbidea: finantza-erakunde ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez laguntzak, dirulaguntzak zein lehentasunezko finantza baldintzak lortzeko informazioa eta laguntza ematen dugu.
Langileen hautaketa: LANBIDEren zentro-kolaboratzailea gara eta zure enpresarako langile egokiak aurkitzeko aholkularitza eta babes teknikoa eskaintzen dizugu.
Mapa edo baliabideen gida birtuala ikuspuntu bikoitzarekin prestatu da:
Oarsoaldeko enpresen (industria, saltokiak eta zerbitzuak) aurkezpen erakustoki gisa.
Ordezkatuta zein geografikoki bertan kokatua dauden enpresen publizitate plataforma edo aurkezpen merkatari-tekniko gisa.
Ezaugarri batzuk:
Eskualdeko edo zonaldeko ENPRESA-EHUNAREN ERAKUSTOKI bat osatzen dute eta bertako enpresen aurkezpen birtual bat egiten dute barnean duen bilaketa eta aurkezpen sistema aurreratu baten bitartez.
Enpresa bakoitza bere leku zehatzean kokatzen du mapan.
Enpresa hauen jardueraren eta eskaintzen duten produktuen informazioa ematen du.
Sarean eguneratutako telefonoa, helbide elektronikoa, web orria, helbidea… eskaintzen duen GIDA bat da.
ENPRESEN ZERRENDAK TAULA-FORMAn DAUDEN DATUEKIN lortzea ahalbideratzen du, mailingak, dei zerrendak edo bestelakoak egiteko hautatze eta sailkapen egokienekin.
2. buletina Adimen Lehiakorrari buruz: “Adimen Komertziala eta Azokak”
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894