Pasaiak 50.000 euro erabiliko ditu, kontsumo-bonuen bitartez, bertako merkataritza suspertzeko

Estarán disponibles desde el 15 de julio al 31 de octubre.

 

 

 

Udalak, Laurak Bat Pasaiako Merkatari eta Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearekin elkarlanean, "Pasaia bonuak" izeneko programa onartu du, herritarrek bertako dendetan eros dezaten bultzatzeko. 

 

 

Bonuek 20 euroko balioa dute, eta bonu horiekin pasaitarrek 30 euroko erosketa egin ahal izango dute Pasaiako txikizkako dendetan, uztailaren 15etik urriaren 31 arte.

 

pasaianerosi

 

 

Izakun Gómez. Pasaiako Alkatea: “Uste dut oso garrantzitsua dela udal talde guztiak ados jarri izana, krisi honi aurre egiteko neurrietan. Jakitun izan behar dugu gure merkataritza txikia babestea Pasaiaren berroneratzea babestea dela.”

Covid-19aren krisia ez da soilik osasun-krisia izan, alarma-egoerak eta konfinamenduak txikizkako denda gehienen itxiera ekarri du, eta krisi ekonomiko bat eragin du, bereziki gure komertzioei eta pasaiako herritarrei eragiten diena. Hori dela eta, udal korporazio osoak, LAURAK BAT Pasaiako Merkatari,  Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearekin elkarlanean,  "Pasaia bonuak" programa onartu du, eta programa horretara 50.000 euro bideratu ditu; herritarrei kontsumo-ondasunak erosten laguntzeko, eta Pasaiako txikizkako merkataritza babesteko eta indartzeko. 

“Pasaia bonuak” programaren helburua da kontsumoa sustatzea, eta herritarrak bultzatzea erosketak udalerrian egin ditzaten, guztion artean Pasaiako kaleak bizi-bizi mantendu ditzagun. Azken batean, ekimenaren helburua da herritarrak Pasaiako txikizkako merkataritzan kontsumi dezaten bultzatzea, txikizkako establezimenduak direlako Covid-19ak gehien erasan dituenak. 

Kanpainan 5.000 “Pasaia bonu” jarriko dira salgai. Bonuen prezioa 20 eurokoa izango da, eta 30 euroko erosketak egin ahal izango dira bonuekin, Udalak bonu bakoitzean 10 euroko dirulaguntza emango duelako. Bonu bakoitza erosketa bakarrean erabili ahal izango da, eta bonua erosten den establezimenduan. Uztailaren 15etik urriaren 31ra egongo dira salgai ekimenera borondatez atxikitzen diren establezimenduetan. Baldintza hauek bete beharko dituzte establezimenduek:

  • Nahitaezko itxierak eragindakoa edo beren jardueran murrizketa jasandakoa izatea.
  • Establezimenduaren jarduera nagusia izango da kontsumitzaileari zuzenean produktuak, zerbitzuak eta kontsumo-ondasunak saltzea.
  • Jendaurreko salmentarako establezimendua Pasaian egotea, eta Pasaiako udalerrian ordaintzea JEZ. 
  • Pymea izatea, 10 langiletik beherako plantilla, eta urteko fakturazioa 1.000.000 eurotik beherakoa. 

Nahitaezko itxierak eragindakotzat edo beren jardueran murrizketa jasandakotzat hartuko dira honako hauek: COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu erregulazioko espedientearen egiaztagiria aurkezten dutenak, edo autonomoentzako aldi baterako jarduera eten  izanagatik  ezohiko  prestazioaren (CATA) titular direla egiaztatzen dutenak. Lehen adierazitako dokumentazioa aurkeztu ezean, egiaztatuko da 2020ko apirileko fakturazioa gutxienez % 75 murriztu dela, 2019ko irailetik 2020ko otsailera bitarteko hileko batez bestekoarekin alderatuta. 

Kanpaina honetatik kanpo geratzen dira ostalaritzako jarduerak, janari- eta edari-dendak, farmaziak, joko- eta apustu-aretoak eta estankoak.

 

Establezimenduak ekimenera batzea.

 

Eskaerak, ahal dela, Udalaren Erregistro Elektronikoan (on-line) edo Herritarren Arreta Zerbitzuan HAZ (aurrez aurre) egingo dira. Informazio gehiago: Eskaera-orriak, Prozedura administratiboa eta Erregistro Elektronikoa.

Horrez gain Laurak Bat elkartearen bulegoetan egin daitezke baita ere. Laurak Bat Pasaiako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea kanpaina honen erakunde laguntzailea izango da, sektorearen zati handiena ordezkatzen duelako. Elkartearen lana izango da bonuen kudeaketa eta horien justifikazioa egiaztatzea.

Establezimenduek eskaerak uztailaren 2an baino lehen egin beharko dituzte.

Ekimen honen arauak ekainaren 17an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Iturria: Pasaiako udala

 


Oarsoaldea