Nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, ostalaritza eta pertsonentzako zerbitzuen sektoreetan euren kontura lan egiten duten pertsona, autonomo edota mikro-enpresentzat dirulaguntzak, tokiko kontsumoa bultzatzeko “Lezo Bonua” eta ekonomia suspertzeko dirulaguntzak dira Udalak eskaintzen dituen hiru laguntza lerroak.
Lezoko Udalak COVID-19ak eragindako krisialdi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko hiru laguntza lerro jarri ditu martxan:
Laguntza horien helburua da COVID-19aren krisiagatik kaltetuak izan diren lezoar guztiei laguntza eskaintzea eta tokiko ekonomia suspertzea, modu horretara herritarren ongizatea eta bizi kalitatea bermatzen jarraitzeko.
Ildo horretan, gaurkoan Udalak jakinarazi du bihartik aurrera, uztailaren 3tik aurrera, alegia, zabalik egongo dela eskabideak egiteko epea, iragarkia jada argitaratu baita Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Gauzak horrela, beraz, pertsona edota mikro-enpresa interesdunek 15 egun natural izango dute eskabideak Udalaren erregistro elektroniko bidez egiteko (azken eguna: uztailak 17).
Eskabidea hirugarren batek aurkezten badu, laguntzaren xede den pertsonaren/enpresaren baimena eduki beharko da.
Epea 2020ko uztailaren 17a izango da.
Informazio guztia eskuragarri pleguetan
Informazio guztia eskuragarri pleguetan
Informazio guztia eskuragarri pleguetan
Oarsoaldea Garapen Agentziak, erakunde laguntzaile gisa, diru-laguntza horiek kudeatzen lagun diezazuke, edo, edozein zalantza argitzeko edo kontsulta egiteko, zuen esku dago, Oarsoaldeak horretarako jarri dituen bitartekoetan:
Formularioa betez helbide honetan: www.covid19oarsoaldea.com
Telefonoz: 943.494.129
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894