baldin eta elkarte eta sozietate horien jarduera erabat eten bada edo murrizketa bat izan badute, COVID‐19k 2020an eragindako osasun-krisiaren kudeaketarako alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.
Kultura sektoreko elkarteak eta sozietateak.
Jarduera ekonomiko gisa ulertuko da kultura-adierazpenei lotutako produktu edo zerbitzuak profesionalki eta irabazi-asmoarekin sortzea.
Kultura arloko ikerkuntza, sorkuntza, ekoizpen, erakustaldi, profesionalen prestakuntza edo/eta kontserbazioari lotutako alderdiak soilik hartuko dira kontuan, honako tipologia hauetako batean sartzen bada: arte eszenikoak, ikusizko arteak, arkeologia, ikus-entzunezko arteak, bertsolaritza, kultura arloko bitartekaritza edo/eta aholkularitza, liburua eta literatura, musika edo ondarea.
Deialditik kanpo geratuko dira berariaz kultura-sektorean xeheka merkaturatzera bideratutako jarduerak garatzen dituzten erakundeak (liburutegiak, musika-dendak, zinema-aretoak, arte-galeriak...), baita heziketa-arloan profesionalei bideratuta ez daudenak ere. Halaber, deialditik kanpo geratuko dira kirol, aisialdi eta denbora libre edo gehienbat turismora bideratutakoak.
10 langile baino gutxiago izatea eta urteko fakturazioa bi milioi eurokoa baino txikiagoa izatea.
Jarduera erabat eten bada edo fakturazioan %75etik gorako murrizketa izan badu 2019ko ekitaldiko hileko batez bestekoarekin alderatuta, 2020ko martxotik irailera bitarteko aldian, COVID-19k eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz.
Deialdi honen babesean, diru-laguntzaren xede izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoan zerbitzua edo inbertsioa gauzatu duten sozietate edo elkarteen gastu finkoak edo egitura-gastuak.
Zehazki, honako gastu hauek hartuko dira kontuan:
5. Bestelako gastu arruntak, hala nola:
Oro har, kontuan hartzeko, aurreko atalean jasotako gastuak 2020ko martxoaren 14a eta irailaren 14a bitartean sortuak izan behar dute.
Aurkeztutako kontzeptuen %80a lagunduko da diruz.
Gehienez, 10.000 euroko laguntza emango zaie onuradunei.
Izapidetzeko, sozietate edo elkarteak aurkeztutako laguntza-eskabidean gutxienez 1.000 euroko gastua jaso beharko da, BEZa kenduta.
Erakunde onuradunei lehenengo ordainketa egingo zaie diru-laguntza eman ondoren, diru-laguntza aurkeztean justifikatutako zenbatekoan, eta bigarren ordainketa, gainerako zenbatekoan, behin diru-laguntza justifikatuta, 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen.
www.euskadi.eus/zerbitzuak/1106201
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894