Udalak “Bono Lezo” programa jarri du abian, tokiko kontsumoa bultzatzeko. Ildo horri eutsiz, udalerrian ondasunak eta zerbitzuak erosten lagunduko die herritarrei. Programaren helburua merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorearen barruan, Lezo udalerriko txikizkako establezimenduetan herritarren erosketak saritzea da.
Bonuak erosten direnean 7 euro ordainduko dira, baina 10 euroko erosketak egin ahal izango dira abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean.
Covid-19aren krisia ez da bakarrik osasun-krisia izan. Alarma-egoerak eta konfinamenduak ezinbestez txikizkako establezimendu gehienak ixtera eramaten dute. Hala, krisi ekonomikoa sortu da eta bereziki ukitu ditu gure merkataritza eta ostalaritzaren sektoreak, Lezoko herritarrekin batera. Horregatik, Lezoko Udalak 19.788 euroko zuzkidurarekin “Bono Lezo” programa onetsi zuen, herritarrei merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuetan gastatzen laguntzeko eta, bide batez, udalerriko establezimenduak babestu eta indartzeko.
Kanpainak 6596 bonu jarriko ditu zirkulazioan eta kanpainari atxiki zaizkion establezimenduetan erabili ahal izango dira. 7 euroren truke erosiko dira eta, gero, 10 euro gastatzeko aukera izango da, bonuko Udalak ematen duen 3 euroko dirulaguntzari esker. Bonua erosten den establezimenduan bertan egin beharko da erosketa, abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean edo bonuak agortzen direnera arte.
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894