Geroa ereiten

Arditurriko trenak irteera gehiago eskainiko ditu.


Oiartzundik Arditurrira doan tren berdearen arrakasta ikusita, abuztuaren azken 2 ostegunetan ere zerbitzua eskainiko da.

Uda honetan asteazkenero dabil tren berdea Oiartzungo Done Eztebe plazatik Arditurri meategira bidaia egiten. Jada ia 400 pertsonek egin dute bidaia aurten, eta abuztuko azken 2 asteetako erreserbak ere beteta daudela ikusita, ostegunetan ere eskainiko da zerbitzua, hau da, abuztuaren 20an eta 27an.

Asteazkenetan bezala, ostegun hauetan ere bi txanda eskainiko dira: 10:00etan eta 11:15etan. Oiartzungo paraje naturaletan familiarekin murgiltzeko plan ezin hobea da: Arditurriko Meatze gunera Tren Berdean prezio murriztuan.

Tren Berdea Oiartzungo Doneztebe plazatik abiatzen da eta 45 minutu inguruko bidaia egiten du. Oiartzun ibaiari jarraituz eta Aiako Harria aurrean dugula, garai batean Arditurritik ateratzen zen mea Pasaiako porturaino garraiatzeko trenbide zaharra, egun Bide Berdea dena, bidelagun izango dugu. Azken zatian, Aiako Harria Parke Naturalean sartu eta Arditurriko meatze gunean amaitzen da bidaia. Behin Arditurrin, kaskoak jantzi eta meazuloan sartzea da plana. 180 metroko pasabidean barneratuz, iluminazio eta soinu jokoek giro magikoa sortuko dute eta gida baten eskutik bertako historia eta garai ezberdinetako aztarnak azalduko dira.

(Aialde, 2. 943508913/ turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus) edo arditurri.com webgunean.

Ordutegiak: Irteerak Oiartzungo Doneztebe plazatik, 10:00etan eta 11:15etan

Prezioa Trena & Arditurri :

Helduek 10 €

5-12 urte artekoek, 65 urtetik gorakoek edo 10 lagun baino gehiagoko taldeek 8 €

1-4 urte arteko haurrek 3 €

Nola iritsi:

Donostiatik - Oiartzunera autobusean: E02 linea 20 minuturo.

Donostia edo Hendaiatik- Oiartzungo Arraguako geltokira Euskotrenen (TOPOA): 15 minuturo.

Uda honetan ez galdu Arditurrirako trena!

www.arditurri.com

www.oarsoaldeaturismoa.eus

tren berdea nuevas salidas 2

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus