Geroa ereiten

6 plan, kresal usainarekin


TOUR EZBERDIN BAT PASAIAKO BADIAN


Aski ezagunak dira Pasaiako badiaren erakargarriak, hala nola herri-arkitektura, sarrerako kanal ikusgarria, edota gastronomia. Bi hirigune historikoetan zehar paseatzea eta motoran alde batetik bestera gurutzatzea ezinbestekoak dira bisitatzen gaituztenen artean. Hala ere, badira badia berezi honetaz gozatzeko beste modu ezberdin eta originalak:

  1. Piraguan ibilaldia:

Turismo aktiboaren zaleek badiako ur bareetan zehar piraguan nabigatzeko aukera dute, itsasoak eskaintzen dituen ikuspegiaz gozatuz. Esperientziarik behar ez denez, jarduera ezin hobea da familian, lagunekin edo bikotekidearekin gozatzeko. Izan ere, piragua bikoitzak ere badituzte.
Pasai Donibaneko kirol-zentroa.
943 345 371. www.bpxport.es/donibane

  1. Paddle surf

Piragua bezala, Pasaiako portuaren barruko urek modalitate honetaz gozatzeko toki aproposa eskaintzen dute. Taulen eta piraguen alokairuaz gain, 90 minutuko edo 2 orduko ibilbide gidatuak eskaintzen dira.
Pasai Donibaneko kirol-zentroa. 943 345 371.

www.bpxport.es/donibane

  1. Egurrezko belaontzi klasikoan bidaia

B elaontzi klasiko batean nabigatzeko ametsa egi bihur daiteke: Lucretian. Bertan, kantauri itsasoko paisaiarik ederrenetakoez gozatu ahal izango duzu, Uliako eta Jaizkibelgo itsaslabarrek osatzen dutena hain zuzen ere.

687 255 661.  www.ostartesailing.com

  1. Itsasontzien alokairua

A lokatu zure ontzia eta aukeratu gehien gustatzen zaizun jarduera: nabigazioak, arrantza, afariak, snorkela, zetazeoak ikustea, etab. Ontzia alokatzeko hainbat aukera daude: patroiarekin edo norbere kontura patroirik gabe, ibilbide gidatuak, neurrira egindako zerbitzuak... Kontsulta itzazu aukerak telefono honetan: 943 494 521. oarsoaldeaturismoa.eus.

  1. Urpekaritza:

P asaiako portutik maila guztietarako irteerak eskaintzen dira. Kostaldea honetan urperatze ugari egin daitezke bere orografia berezia dela- eta. Gainera, hainbat aztarna arkeologiko ere ikus daitezke: pezioak, aingurak, kainoiak…

943 312 313.  www.buceodonosti.com

  1. Bizikletan ibilaldia

1 2 kilometro eskasean badiari bira eman diezaiokegu, lau barrutietatik igaroz eta ia maldarik gabe, bidegorriari esker. Bizikletarik ez duenarentzat, badiako 5 puntu ezberdinetan alokairu zerbitzua dago. Horrela, Pasaian eta Oarsoaldeko beste herrietan bizikleta erabiltzeko aukera ematen duena, egun berean denbora mugarik gabe.

Bizi Badia: 943 345 371.  www.bizibadia.pasaia.org

Bestalde, eguna amaitzeko, ezin zara joan herriko bi altxorrak bisitatu gabe, biak Pasai San Pedron kokatuak:

Albaola, Itsas Faktoria.

O ntziola zaharberritu batean kokatua, San Juan baleontziaren erreplikaren zuzeneko eraikuntza bisita daiteke leku paregabe honetan. Udan astean 4 egunez dago zabalik: ostegun, ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan; eta beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Gainera, itsasontziz bakarrik joan daiteke bertara, bisitariarentzat inolako kosturik gabe.

943392426.    www.albaola.com

Mater, Ontzi Museo Ekoaktiboa:

Jaizkibelgo itsaslabarretara irteerak, Koloreen bailarara bidaia, antxoa-kontserben tailerra, zaborren arrantza edota Pasai Donibaneko Alabortza kalaren garbiketa; hauek dira besteak beste Materrek uda honetarako antolatzen dituen jardueretako batzuk, egurrezko atunontzi tradizional hau ezagutzeko eskaintzen den bisita gidatuaz gain.

619 814 225.    www.matermuseoa.eus

Informazio gehiago:

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / www.oarsoaldeaturismoa.eus

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus