Eskaerak aurkezteko epea, irailaren 15a arte.
Programaren helburua da beharrezkoak diren inbertsioak, ekipamenduak eta azterlanak diruz laguntzea, lokalak eta lan egiteko erak egokitzeko, eta segurtasun- eta osasun-protokoloak bete daitezen ekipamenduetan inbertsioak egiteko.
Inbertsioak diruz laguntzeko kopurua 43.950 eurokoa izango da. Dirulaguntzak 2020ko irailaren 15a arte eska daitezke, eta gehienezko kopurua 5.000 eurokoa izango da.
Covid-19aren krisia ez da soilik osasun-krisia izan, alarma-egoerak eta konfinamenduak txikizkako denda gehienen itxiera ekarri du, eta krisi ekonomikoa eragin du, bereziki Pasaiako gure merkatariei eta ostalariei eragiten ari dena. Horregatik, Udalak dirulaguntzen programa bat onartu du, 43.950 eurokoa, merkatari eta ostalariei laguntzearren, Covid-19ari aurre egiteko behar dituzten inbertsioak egin ditzaten. Programa hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismoa eta Landa Ingurunea Departamentuak finantzatua da.
Proiektuen onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 150 € izango da
Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua 5.000 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko.
Dirulaguntzen onuradunak izango dira merkataritza eta ostalaritza sektoreko nor bere kontura lan egiten duten langileak nahiz langile autonomoak, edo 10 langiletik beherako enpresa txikiak, haien negozio zifra milioi bat eurokoa baino gehiagokoa ez bada, eta jarraian aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte:
Baztertu egingo dira Pasaiako Udalarekin jarraikako prestazioa eskaintzen duten hornidura eta zerbitzuen kontratu publikoen pertsona fisiko nahiz juridikoak, eta nortasun juridikoko erakunde-organoetako bazkide edo kide diren nor bere konturako langileak (kapital-sozietateak, kooperatiba-sozietateak, sozietate zibilak, etab.) deialdi honetan eskaera aurkeztu dutenak edo eskatuko dutenak badira.
Eskaera ordezkari legalak egin badu, ordezkaritza baimena aurkeztu beharko du (ahalordeak pertsona juridikoen, sozietate zibilen, ondasun komunitateen edo nortasun juridiko propiorik ez duten bestelako entitateen kasuan).
Aurrez aurre:
Internet bidez:
Posta arrunta:
Dirulaguntzen inguruan zure zalantzak argitzeko edo kontsulta egiteko Oarsoaldea Garapen Agentziaren covid19 laguntza zerbitzura jo dezakezu:
Formularioa betez helbide honetan: www.covid19oarsoaldea.com
Telefonoz: 943.494.129
Dirulaguntzen inguruan zure zalantzak argitzeko edo kontsulta egiteko Oarsoaldea Garapen Agentziaren covid19 laguntza zerbitzura jo dezakezu:
Formularioa betez helbide honetan: www.covid19oarsoaldea.com
Telefonoz: 943.494.129Eskualdeko hornitzaileen zerrenda eskuragarri duzu hemen, segurtasun neurriak betetzeko zure bidelagun izan daitezkenak.
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894