MUGIKORTASUNAK ABIAN JARRI DU ‘LANERA BIZIKLETAN’ PROGRAMA, ERABILERA EGUNEROKO LEKUALDAKETETAN BULTZATZEKO

 

  • Colaboran el Departamento de Medio Ambiente, la Agencia de Desarrollo de Oarsoaldea y la Asociación Gurpil Artea, y quieren reforzar la alternativa de la bicicleta como vehículo para los desplazamientos privados para ir al trabajo.

 

 

  • Rafaela Romerok: “Aukera-leiho hau aprobetxatu behar dugu bizikletaren sustapen-estrategiari bultzada nabarmen bat emateko, oraingo egoera kontuan hartuta aukera ematen digulako garraiobide seguru, jasangarri eta osasungarriago batez baliatzeko, aglomerazio handiak saihesteko eta segurtasun-distantziak errespetatzeko”.

 

bizikletaz-1-web

 

Oarsoaldea eskualdeak baldintza guztiak betetzen ditu bizikletaren eguneroko erabileran aitzindari izateko. Alde batetik, industrialde ugari ditu bizikletentzako foru bideetatik gertu daudenak, eta bestetik, eskualdearteko mugikortasuna oso handia da, kontuan hartuta etengabeko lekualdaketak izaten direla lantokietara, besteak beste, Errenteriatik, Lezotik, Pasaiatik eta Oiartzundik. Azken udalerri horretan, Saltoki enpresaren atzealdetik doan bidegorrian, gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuak, Ingurumena departamentuarekin, Oarsoaldeako Garapen Agentziarekin eta Gurpil Artea elkartearekin batera, ‘Lanera Bizikletan’ proiektua aurkeztu dute: Gipuzkoako enpresen artean bizikleten mugikortasuna bultzatzea helburu duen ekimena, lanera joateko eguneroko aukera izan dadin.

Oarsoaldea eskualdeko hainbat enpresatako langileek mugikortasunari dagokionez dituzten ohituren eta baldintzen azterlan bat biltzen du proiektuak, eta ekintzak proposatuko dira, errefortzu eta pizgarri izan daitezen, azterlan horren emaitzetatik.

Rafaela Romero diputatuak adierazi duenez, orain duguna “aukera-leiho bat da eta aprobetxatu egin behar dugu bizikletaren sustapen-estrategiari bultzada nabarmen bat emateko, oraingo egoera kontuan hartuta, aukera ematen digulako garraiobide seguru, jasangarri eta osasungarriago batez baliatzeko, aglomerazio handiak saihesteko eta segurtasun-distantziak errespetatzeko”. Gogora ekarri duenez, departamentuak dituen datuak ikusita, argi dago joera gora egiten ari dela bizikletaren alde, eta diputatuak dei egin du “aukera hau aprobetxatzeko mugikortasun jasangarriaren oinarriak irmotzeko, garraio publikoa eta bizikleta funtsezko oinarritzat hartuta”.

bizikletaz-2-web

 

‘Lanera Bizikletan’ proiektua ardatz batzuen bitartez hedatzen da.

Batetik, Gurpil Artea elkarteak diagnostiko bat egingo du industrialdeen ezaugarriei buruz (sarbideak, kokapen geografikoa, distantzia hiriguneetara, sarbide posibleak bizikleta eta oinezkoentzat, argiteriaren egoera, seinaleztapena, puntu arriskutsu posibleak eta abar) eta aldi berean, Oarsoaldea garapen agentzia harremanetan jarriko da enpresa hautatuekin (20-30 izango dira) aurrez aurreko elkarrizketak egiteko mugikortasuneko ohiturei eta eskariei buruz. Informazioa biltzeko fase hori herritarrei online egingo zaizkien beste inkesta batzuekin osatuko da.

Lehen fase horren ondoren, jardun egokien dekalogo bat landuko da, enpresak gidatzeko beren ohiturak molda ditzaten, baita instalazioei buruz ere, lekualdaketak bizikletaz egitea sustatzeko. Material hau Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak hedatuko du.

Ikasbide horiek enpresa pilotu batean hasiko dira aplikatzen. Hala, enpresa horrek laguntza zuzena jasoko du proiektuaren garapenean, hauek barne: ekintzak, bizikletaren gaikuntza, mekanika eta mantentze ikastaroak, aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua. Aurreikusita dago, ibilbide luzeetarako edo desnibel handiagoa duten horietarako, aldi jakin baterako bizikleta elektrikoak eskaintzea, mailegu gisa, Energiaren Euskal Erakundearen lankidetzari esker.

Gainera, Mugikortasuna departamentuak bizikletentzako bere aparkalekuak eskainiko dizkie nahi duten enpresei.

 

Lankidetza Don Bosco institutuarekin

Proiektu honen esparruan Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak ere parte hartzen du, eta ekimen honen zerbitzura jarriko ditu Goi Errendimenduko Ikasketa Zikloak, ETHAZI deituak. Ziklo horietako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua erronken gaineko eredu kolaboratibo batean oinarritzen da; hala, 2020/21 ikasturtean bizikleten aparkalekuak diseinatzea eta eraikitzea hartu da erronkatzat, eta halakorik eskatzen duten eskualdeko enpresetan jarriko dira.

 

 

 

bizikletaz-lanera-kartela-w

 

 

 

 


Oarsoaldea