OARSOALDEAK “EKONOMIA BERRIA” IZENEKOAREN BARRUAN ENPRESA-EREDU BERRIEI BURUZKO BI JARDUNALDI ANTOLATU DITU.

Más allá de las ayudas que rescaten a las personas y a las empresas en el corto plazo hace falta construir una nueva economía transformadora que nos permita salir de la crisis y sea respetuosa con las personas y el planeta.

Gizarte bezala ditugun erronkei erantzuteko saioan, hainbat enpresa-eredu eta zenbait ekonomia-eredu garatzen ari dira. Gizarte iraunkorragorantz, zuzenagorantz eta demokratikoagorantz egindako bidean, eredu hauek ideia bat partekatzen dute, hain zuzen ere, pertsonak eta ingurumena erdian jartzearena.

Covid-19ak eragindako ekonomia- eta osasun-krisiarengatik egungo krisiaren testuinguruan, pertsonak enpresaren eta ekonomiaren erdian jartzeak inoiz baino zentzu handiagoa du. Gaur egungo egoeran, enpresa-eredu horiek garrantzi berezia dute, gizartearen onuran lanean diharduen enpresa-sarea sortzen laguntzen baitute eta susperraldian nahiz eraldaketan enpresek izan dezaketen funtsezko zereginari balioa ematen baitiote. “Ekonomia berria” deritzanaren eredu berrien onurei balioa emateko unea da.

Krisi berri honi aurre egiteko abian jartzen ari diren neurri guztiez eta etorkizunean jarriko diren bestelakoez gain, epe laburrean pertsonak nahiz enpresak erreskatatzeko laguntzetatik kanpo, ekonomia eraldatzaile berria eraikitzea ezinbestekoa da, klimaren arazoak areagotu gabe eta kontsumo nahiz hazkuntza iraunkorrak sustatuz krisitik ateratzeko. Biziarekin eta planetarekin bateragarriak diren eredu berrien aldeko apustua egin behar da. Oarsoaldeak bere ekarpena egin nahi du eta xede horrez jardunaldiak antolatuko ditu.

Ezagutzea, ikusgai bihurtzea eta antzematea nahitaezkoa da zabaltzeko eta, bide batez, kutsadura-efektua eragiteko. Hala, aldaketan eta eraldaketan lagunduko duten antolaketa berriak sustatuko dira.

Horrengatik guztiarengatik, Oarsoaldea Garapen Agentziak, Mondragón Unibertsitatearen eta MIKren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, gonbita luzatzen dizu honako hauei buruzko bi webinarretan parte hartzeko:

  1. Ekonomia Berriak eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak. Urriak 22, 11:00etatik 12:00etara. Eman izena hemen!
  2. Ekonomia Zirkularra eta Ekonomia Urdina. Urriak 29, 11:00etatik 12:00etara. Eman izena hemen!

Lanari ekingo diogu? Eman izena. Jardunaldiak zoom plataformaren bidezko bideokonferentziak izango dira.

Argibide gehiago nahi izanez gero, Oarsoaldearekin harremanetan jar zaitezke honako telefono-zenbakian: 943 494 129. Bestela, posta elektroniko bat bidal dezakezu hurrengo helbide elektroniko honetara: komunikazioa@oarsoaldea.eus

 

ereduak-ereiten-eusk-1w

ereduak-ereiten-eusk-2w

wereduak ereiten 29 eusk


Oarsoaldea