Geroa ereiten

Jatetxe eta tabernetan menuak euskaraz jartzeko aukera QR kodeen bidez

Bezeroek zure plater eta produktu eskaintzak euskaraz ere irakurtzeko aukera izan dezaten, doako eskaintza egiten ari dira herrietako jatetxeei.

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalak Oarsoaldeko Euskara Batzordearen laguntzarekin QR kodeak eskaintzen ari zaizkie hiru herrietako jatetxe eta tabernei.

Covid19ak eragindako osasun krisiaren ondorioetako bat ostalaritza establezimenduetako menuak, kartak edota prezio zerrendak digitalak izaten hastea izan da. Dakizuen bezala, azalera fisikoekin ukipena ahalik eta gehien murriztea da horren arrazoia. Eskualdeko udalek QR kode horien bidez ikusiko diren plater eta produktu eskaintzak euskaraz edota euskaraz ere egon daitezen bilatzen dute ekimen honen bidez.

Zure menuak eta kartak nora bidali

Establezimenduek QRan jarri nahi duten menua, karta nahiz zerrenda udaleko euskara zerbitzura bidali beharko dute posta elektronikoz edota udaleko euskara zerbitzura eraman beharko dute. Egun batzuen buruan prest izango dute QR kodea euskara lehenetsiz. Euskarara udalak itzuliko die baina gainerako hizkuntzetakoa egina ekarri beharko dutela adierazi dute ekimenaren arduradunek.

QR kodea euskaraz nahi baduzu, aprobetxa ezazu aukera hau. Jo, beraz, zure herriko udal euskara zerbitzura:

Oiartzun: merkatariostalari@tturttur.eus

Lezo: euskara@lezo.eus

Pasaia: acuadrado@pasaia.net

menuak euskw

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus