Arraindegiko manipulatzaile izateko ikastaro berria, gizarteratze-indize handikoa

Dirigido a personas en desempleo: mujeres y/o personas inmigrantes y/o desempleado/as de larga duración

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak langabeen kualifikazio profesionala hobetzeko proiektu berri bat jarri du abian.

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak % 100 finantzatutako ikastaro honen helburua lanbide-gaitasunak eta -kualifikazioak eskuratzea eta hobetzea da, parte-hartzaileen laneratzea errazteko.

Programa honen bidez, arrandegiko manipulatzailearen prestakuntza espezifikoa eskaintzen da (193 ordu), eta, ondoren, lanekoak ez diren praktikak egiten dira enpresan (200 ordu). Era berean, parte-hartzaileei zeharkako prestakuntza emango zaie laneratzeari eta enplegua bilatzeko teknikei dagokienez, bai eta laguntza pertsonalizatua ere, lan-merkatuan sartzea errazteko.

BALDINTZAK:

Parte-hartzaileek langabezian egon beharko dute, eta ekintzaren xede den talderen bateko kide izan beharko dute: emakumeak, etorkinak edo iraupen luzeko langabeak.

Bestalde, eskatzen da hautagaiek gaztelania ahoz eta idatziz menderatzea eta prestakuntzaren aprobetxamendua zailtzen duen osasun-eragozpenik ez izatea.

ORDUTEGIAK:

2020/12/01etik 2021/01/18ra astelehenetik ostiralera 15:30etik 20:30era.

2021/01/19tik 2021/02/25era astelehenetik ostegunera 9:30etik 13:30era.

Oporrak: 2020/12/24tik 2021/01/08ra.

Parte hartu edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Oarsoaldearekin harremanetan jar daitezke 943.510.200 telefonora deituz edo olibet@oarsoaldea.eus helbidera mezu bat bidaliz.

 

arrain3

 


Oarsoaldea