Industria 4.5 enplegu egitasmoa Oarsoaldean

Fruto del trabajo de la Red Comarcal de Inclusión, las personas mayores de 45 años van a poder iniciar un nuevo itinerario en el ámbito industrial.

 

Osasun krisiak gehien kolpatu duen kolektiboa, zerbitzuetan lan egiten dutenak, emakumeak eta 45 urte baino gehiago dutenak dira. Industria sektorea da kalitatezko enplegua eskaini dezakeen sektoreetariko bat eta horiek horrela, INDUSTRIA 4.5 egitasmoa abian jarri da.

 

Oarsoaldea eskualdean daukagun inklusio sare aberatsari esker eta elkarlanaren fruitu da INDUSTRIA 4.5 egitasmoa. Oarsoaldea Garapen Agentziak 2 urte daramatza Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik Eskualdeko Inklusio Sarea sustatzen. Sare honen helburua, entitateen arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatzea da (Lanbide, Gizarte Zerbitzuak, prestakuntza zentroak, hirugarren sektoreko entitateak, besteak beste), sinergiak bilatu eta azken finean, pertsonei zerbitzu hobeago bat ematea.  INDUSTRIA 4.5 egitasmoa Foru Aldundiaren Proiektu Estrategikoak Departamentuak Elkar-Ekin Lanean deialdiaren bidez diruz lagundutako enplegu egitasmo integrala da, eskualdean inklusio prozesuetan lan egiten duten entitate publiko eta pribatuak, modu bateratuan, diseinatu eta elkarlanean gauzatzen ari dena. Egitasmo honen bidez, parte hartzaileen prestakuntza maila handitu, beren enplegagarritasuna hobetu eta industria sektorean txertatzea lortu nahi da, adierazi du Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren oraingo lehendakaria eta Errenteriako alkatea denak.

 

Honela, 2020ko urriaren 26an egitasmoa abian jarri zen 15 partaiderekin; horietatik 11 emakumeak dira, 4 gizonezkoak, 2 aniztasun funtzionala dutenak eta 8 atzerritarrak, guztiak 45 urtetik gorakoak; datozen hilabeteetan 1. Mailako Ziurtagiri profesionala (Fabrikazio Mekanikoko Eragiketa Osagarriak) lortzeko 400 ordutako ikastaroa eta 40 ordutako enpresa praktikaldia egin beharko dituzte, 30 ordutako akonpainamendua ere izango dute eta ikastaroan parte hartzeagatik diru-laguntza jasotzeko aukera ere badago. Aipatu prestakuntza teknikoa, Errenteriako Don Bosco prestakuntza zentroak ematen du, partaideen akonpainamendua aldiz, pertsona deribatu duen 3. sektoreko entitateak egingo du eta prestakuntzarako laguntzak, prestakuntza jasotzen duten pertsonentzat diru-laguntzak eta lan aukerak bilatzeko prospekzioa eta egitasmoaren koordinazioa Oarsoaldea Garapen Agentziaren eskutik egingo da.

 

 

don-bosco-argazkiaw

 

 


Oarsoaldea