«Funtsezko Ekonomia: herritarren ongizateari laguntzen» Dosierraren Aurkezpena online Azaroak 24, 18.30h

La Economía Fundamental se refiere a los bienes y servicios cotidianos esenciales —salud, educación, suministros, vivienda, sistemas de transporte— que solemos dar por descontado. Estos se suministran de manera colectiva, proporcionando las infraestructuras materiales y vitales para la vida cotidiana y contribuyendo al bienestar de la ciudadanía.

 

Ikerketaren eta unibertsitatearen alorrean, Foundational Economy Collective erakundean politika ekonomikoari buruzko hausnarketak egiten ari dira askotariko diziplinetatik, eta lehentasunezko eta zuzeneko helburua, herritarren ongizatea da, bai gaur egungoa, bai etorkizunekoa.

 

Gertatu berri den konfinamenduan funtsezkoak izan diren jarduera eta lanen zerrendak berak ematen du funtsezko ekonomiatzat jotzen denaren definizio praktikoa: oinarrizko zerbitzu unibertsalak (ura, elektrizitatea, saneamendua, osasuna eta hezkuntza, besteak beste) eta horien oinarrizko azpiegiturak antolatzea eta eskuratzea. Funtsezko ekonomia, askotan ikusezina eta aintzat hartzen ez dena, inoiz baino gehiago ikusten da gaur egun.

Lanaren aurkezpen ekitaldian, Oinarrizko Ekonomiaren ezaugarri nagusiak eta Bartzelonan eta Gipuzkoan, besteak beste, nola aplikatu duten ezagutuko dugu, hala, ekonomia ulertzeko modu berri hau ulertu ahal izateko.

Hauek parte hartuko dute:

  •      Oriol Estela Barnet. Ekonomialaria eta geografoa. Foundational Economy Collective erakundeko kidea. Bartzelonako Plan Estrategiko Metropolitarreko koordinatzaile nagusia.
  •        Elisabeth Urbieta. GARAPEN Garapen Agentzien Euskal Elkartearen gerentea.
  •        Ainara Lasarte, Oarsoaldea Garapen Agentzian Hiri-berriztapen eta mugikortasun arloko zuzendaria. Oarsoaldeako Energia Bulegoari buruz hitz egingo du.
  •        Garbiñe Mendizabal, Tolosaldea Garatzeneko udal saileko arduraduna. Etxekolan zaintza zerbitzuaz hitz egingo du.

Izen-emateak

 

 

 

eco-fundamental-3-web

 


Oarsoaldea