Geroa ereiten

EKONOMIAREN TERMOMETROA. Urria

Birusaren kutsatzeak ekarri duen bigarren olatuak EAEko ekonomiaren termometroa apiriletik erakusten ari zen susperraldia geldiarazi du, eta urriko datua 40,9an kokatu da, hots, aurreko datua baino ia puntu bat beherago.

Lan merkatuko zenbait adierazlek, batez ere Gizarte Segurantzako afiliazioak, okerrera egin dute azken hilabetean.

Turismo sektorearen emaitzak ere ez dira onak izan, hoteletan igarotako gaualdiak eta aireportuetako mugimenduak nabarmen jaitsi baitira.

Aitzitik, industriaren ekoizpena eta esportazioak hobetu egin dira.



Klikatu irudian eta ikusi adierazleak

termometroaurria2020 eusk

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus