Mekanizazioaren digitalizazioa: gakoak eta aukerak

Nuevo encuentro online organizado por Oarsoaldea dirigido a PYMES industriales del ámbito del mecanizado y similares

Sektorearen egungo egoera eta etorkizuneko aukerak aztertzeko eta eraldaketa digitalerako gakoak identifikatzeko, OARSOALDEAk online jardunaldi hau antolatuko du hilaren 17an.

INNOBASQUEren laguntzarekin, topaketa honek ekoizpen-prozesuen digitalizazioa landuko du mekanizazioaren esparruko enpresetan eta antzeko ekoizpen-prozesuak dituztenetan.

Horretarako, bi eragile adituk hartuko dute parte: IMH prestakuntza eta transferentzia teknologikorako zentroa eta IDEKO zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea.

Horrez gain, Errenteriako EUROUTIL enpresa ere bertan izango da, digitalizazio produktiboan izandako esperientziaren berri emateko.

·         Data:  abenduak 17, osteguna

·         Ordutegia: 11:00-12:00

·         Izen-ematea: https://forms.gle/BVda9NADf5p6cQfN6

·         Plataforma: Zoom

Norentzat: Mekanizazioko industria-enpresa txiki eta ertainak eta antzekoak, ekoizpen-prozesuen digitalizazioa esploratzeko interesa dutenak, garapen teknologikoaren maila edozein dela ere.

Ikusi programa

euskmecdig


Oarsoaldea