EUSKARAREN PAPARAZZIEK BADUTE SARIA

El jurado ha dado a conocer las personas ganadoras de la tercera edición del concurso fotográfico Euskararen Paparazziak, organizado por la Comisión de Euskera de Oarsoaldea.

Hirugarren edizio honetara aurkeztu diren 30 argazkien artean, Oiartzungo Aguirrezabalaga botikari Irati Odriozolak eta Alazne Etxeberriak ateratakoa gertatu da irabazle. Epaimahaiak argazkiaren ezaugarri teknikoak nabarmendu ditu, konposaketa osoa eta egungo egoerari egiten dion keinu ia oharkabekoa. Bigarren saritua, berriz, Naiara Sanchez lezoarrak Kimaya estetika zentroari ateratakoa izan da. Argazkiaren lerro bertikalak eta islarik eza nabarmendu ditu epaimahaiak.

“Prezio berean, euskaraz!” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da EUSKARAREN PAPARAZZIAK. Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak eta Errenteriako alkateak adierazi duenez, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.

Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkiak izaten dira baloragarri eta aurten, gainera, Euskaraldian gauzatu da bete-betean.

Irabazleak 2020ko abenduaren 21etik 2021eko urtarrilaren 30era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela eskuratu du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak. Argazkiak ikusgai daude www.oarsoarrak.eus web gunearen multimedia atalean.

Zorionak, irabazleoi!!

 

euskararen-paparazziak2020w

 


Oarsoaldea