Geroa ereiten

Eusko Jaurlaritzak Turismo sektoreari sostengua emateko 2021 urteko diru-laguntzak argitaratu ditu

Eskaerak egiteko epea gaur, otsailak 3, goizeko 9:00etan hasiko da eta 15 egunez egongo da zabalik.



Eusko Jaurlaritzak Turismo sektoreari sostengua emateko diru-laguntzak argitaratu ditu. Eskaerak egiteko epea otsailaren 3an hasi eta 15 egunez egongo da zabalik.  

Onuradun izan daitezke EAEn egoitza duten ostatuak, erabilera turistikorako etxebizitzak, bitartekaritzako turismo-enpresak, garraio turistikoko enpresak, turismo aktiboko enpresak, biltzarrak antolatzen dituzten enpresak eta turismo gidak.

Diru-laguntzaren zenbatekoa langile kopuruaren araberakoa izango da, 6.000€ eta 20.000€ bitartean enpresa bakoitzeko.

Informazio osoa eta laguntza izapidetzeko hemen

Edozein zalantza edo laguntza behar izanez gero, jarri mesedez gurekin harremanetan: 943 494 129 edo www.covid19oarsoaldea.com  laguntza zerbitzuaren bidez.


irudia sostengu plana 01

irudia sostengu plana 03

irudia sostengu plana 02

 

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus