Zuzeneko laguntzak euskal merkataritzako ekipamendu pertsonalaren sektorerako

Ha sido publicada en el Boletín Oficial del País Vasco la orden de ayudas directas al sector del equipamiento comercial de Euskadi. Las ayudas podrán solicitarse desde las nueve horas del día nueve de marzo y hasta el día 30 de este mes. Este programa extraordinario de ayudas tiene una dotación presupuestaria asignada de 15.800.000 euros.

Programa honen helburua da euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektorea babestea eta hari laguntza ekonomikoa zuzenean ematea. Sektore hori izan da COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurriak gehiago kaltetu duenetako bat.

Laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek eta euskal txikizkako merkataritzako mikro-enpresek eta enpresa txikiek, baldin eta establezimendu espezializatuetan jantzien txikizkako merkataritza edo oinetakoen eta larruzko artikuluen txikizkako merkataritza egiten badute. Merkataritza-establezimenduak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar du. Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa saltokian alta emandako langile kopuruaren arabera ezartzen da. Bederatzi langile arteko establezimenduek 4.000 euro jasoko dituzte, eta 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduek 4.500 euro.

Ezohiko programa honetako laguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuetatik jasotako beste edozein diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin.

Programa hau premiazkoa denez ahalik eta azkarren egin ahal izango dira eskaerak. Administrazio-izapideak errazteko, espedienteen izapidetze elektronikoa egitea erabaki da. Izapide horiek bitarteko elektronikoen bidez baino ez dira egingo, helbide honen bidez:

https://www.euskadi.eus/servicios/1112901

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak telefono bat jarri du interesdunen eskura, prozeduraren inguruko zalantzak argitzeko:

945 01 77 50

n770_ayudas_al_sector_del_equipameniento_personal


Oarsoaldea