Kontsumo arduratsurako aholkuak

en el día Mundial de los Derechos de las Personas Consumidoras.

 

Martxoaren 15a Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Eguna da, eta Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak gogorarazi nahi du garrantzitsua dela kontsumo-ekintzak arduratsuak eta kontzienteak izatea. Kontsumitzaile gisa ditugun eskubideei buruzko informazioa jaso behar dugu, baina garrantzitsua da, halaber, arduraz jokatu behar dugula ez ahaztea.

Kontsumo arduratsua izateko aholkuak:

- Kontsumitzeko erabakia hartu aurretik hausnartzea. Benetan beharrezkoa den baloratzea.
- Aldez aurretik informatzea, arazoak saihesteko.
- Kontratua edo kontratazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eskatzea eta gordetzea. Kontratuarekin lotutako publizitatea ere gorde egin behar da.

- Fakturak eskatu, egiaztatu eta gorde.
- Noizbehinka kontuak berrikustea, dena ondo dagoela egiaztatzeko (batez ere aldaketaren bat egin badugu).
- Internet bidezko erosketetan, egiaztatu enpresaren kokapena, harremanetarako modua, erosteko eta itzultzeko baldintzak.

- Kontuz Instagramen edo beste sare sozialetan agertzen diren iragarkiekin edo eskaintzekin, Whatsapp bidezko salmenta egiten duten ustezko enpresak eta ordainketa gisa transferentzia bat eskatzen dutenak.
- Arazorik izanez gero, momentuan erreklamatu, denbora pasatzen utzi gabe.
- Erreklamatu, jasota gera dadin. Telefonoz egiten badugu, gorabehera-zenbakia eskatu behar dugu.

Funtsezkoa da, halaber, modu iraunkorrean kontsumitzea, ahal den neurrian, ingurumenean dugun eragina txikiagotzen saiatuz eta tokiko merkataritza bultzatuz.


Eta beti gogoratu behar da:


- Murriztu. Benetan beharrezkoa dena kontsumitzea. Bilgarri gehiegi dituzten produktuak saihestu.
- Konpondu. Ez dago hondatu den zerbait bota beharrik. Konpon daiteke.
- Berreskuratu. Konpondu ezin bada, agian berreskuratu eta zatiren bat berriro erabili ahal izango da. Aspaldi erabili ez genuen zerbait ere berreskura daiteke.
- Berrerabili.
- Birziklatu.

Edozein kontsulta egiteko, jarri harremanetan Oarsoaldeko  Kontsumo Bulegoarekin.

943 510 111

kontsumo@oarsoaldea.eus
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

Oarsoaldeako kontsumitzailearen bulegora bertaratzeko, ezinbestekoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea.

kontsueusk2


Oarsoaldea