OARSOALDEKO UDALEK ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITERA DEITU DITUZTE ZERGADUNAK

Con motivo de la apertura del plazo para la declaración de la renta de 2020, los Ayuntamientos de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia han hecho un llamamiento a todos los contribuyentes de Oarsoaldea para que realicen la declaración de la renta en euskera y han animado a la ciudadanía a relacionarse con la hacienda foral en euskera.

 

Gipuzkoako Foru Ogasunaren Errenteriako bulegoaren aurrean eginiko agerraldian parte hartu dute Errenteriako Udaleko euskara zinegotzi Itziar Ostolazak, Pasaiako euskara zinegotzi Loreto Osak, Oiartzungo euskara zinegotzi Josu Delgadok eta Lezoko ogasun zinegotzi Laura Muñozek.

 

errenta-aitorpena 2021 -web

Errenta aitorpena euskaraz egiteko, Gipuzkoako Foru Ogasunetik bidalitako autolikidazio proposamena onartzeko orduan euskaraz egin dezakezu, baita aitorpena internetez edo modu mekanizatuan ogasunaren bulegoetan aurrez aurre egiten duzunean ere euskaraz egin nahi duzula hautatuz nahiz langileari adieraziz.

Errenta aitorpena euskaraz egitea urrats bat gehiago da ogasunarekin eta, azken batean, gure helburu izan behar duen administrazio publikoarekin harremana euskaraz izateko bidean. Euskararentzako garrantzitsua da zure aukera, zuri gauza gutxi iruditu arren. Zorionez, urtez urte gero eta gehiago dira errenta euskaraz egiten duten Oarsoaldeko herritarrak eta administrazio publikoekin euskaraz egitea erabakitzen duten herritarrak.

Oarsoaldeko lau udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez, bi lagunentzako otordu goxo bana zozkatuko dute herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean. Zozketan parte hartzeko hiru bide izango dira aukeran:

  • whatsapp bidez zabalduko den drive bateko formularioa betetzea,
  • www.oarsoarrak.eus webeko formularioa betetzea edota
  • leku publikoetan jarriko diren boletoak bete eta entregatzea.

Aurten ere egin beraz errenta aitorpena euskaraz! Agian saria ere eskuratu dezakezu eta!

 

 

uema kartela 2021 web

 


Oarsoaldea