Informa zaitez eta atera etekina
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatutako eta, Oarsoaldearen kasuan, Errenterian kokatutako bulego honek, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzako doako zerbitzuak eskaintzen ditu.
Besteak beste, merkealdien eta likidazioen komunikazioa izapidetzen eta sektore horien profesionalizazioa eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, berrikuntzarekin, kalitatearekin, ekintzailetzarekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuetan lagundu eta doako prestakuntza-ikastaroak antolatzeaz gain.
Halaber, hiri-ekonomia dinamizatzeko eta sustatzeko jardueren antolakuntzan eta hirugarren sektoreko udal- eta eskualde-mailako estrategietan lankidetzan dihardu bulego teknikoak elkarteekin eta beste erakunde batzuekin.
Zerbitzu horiek eskainiz eta asoziazionismoa sustatzeko egiten duen lanean, eskualdeko bulego teknikoak sektore hauetako enpresa eta pertsona autonomo guztiak gonbidatu nahi ditu ondorengo formularioan izena ematera, bulegotik egiten diren ekimen guztiez baliatzeko eta, zalantzarik gabe, negozioei mesede egingo dien sektore hauen inguruko informazio guztia jasotzeko.
Informazio gehiago nahi? Jarri zuzenean Oarsoaldeko Bulego Teknikoarekin harremanetan:
Beheko kalea, 2
20100 ERRENTERIA
Tel.: 943 51 45 53
E-mail: tecnicogatc@errenkoalde.org
…eta segi gaitzazu sare sozialetan:
Instagram: otc_oarsoaldea | Facebook: otc.oarsoaldea
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894