Geroa ereiten

Webinar. "Ekonomia Zirkularrean zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko aholkularitza. CircularTrans proiektua "

Webinarrean parte hartu eta proiektuan interesa duten enpresek Mondragon Unibertsitatearen eskutik doako aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute.

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, hainbat eragilerekin lankidetzan, besteak beste Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunearen Sailaren diru laguntzari esker, CircularTRANS plataforma garatu du.

 

Europar Batasunak ekonomia zirkularra proposatzen du susperraldi ekonomikoaren zutabeetako bat bezala, lanpostuak sortzen eta finkatzen laguntzen baitu, estrategia desberdinei esker:

· Negozioaren inguruan berriz hausnartzea balioa eskaintzeko beste modu batzuk bilatuz

· Produktuaren balio-bizitza luzatzea

· Baliabideen erabilera optimizatzea (lehengaiak eta energia)

· Zikloen itxiera materialei etekina ateratzeko.

Horregatik, CircularTRANS plataformaren bidez eta proiektuaren helburu nagusi gisa, enpresei lehiakortasuna hobetzen lagundu nahi zaie, ekonomia zirkularra landuz eta Mondragon Unibertsitatearen doako aholkularitza pertsonalizatua eskainiz.

Dani Justel, proiektuaren ikertzaile nagusia, eta Idoia Urain, Ekonomia Zirkularreko ikertzailea, izango dira webinarrean. Bi helburu nagusi izango ditu: batetik, ekonomia zirkularra zer den eta enpresa batek nola landu dezakeen ezagutzea, eta, bestetik, CircularTRANS plataforma digitala eta plataforma horrek enpresei ekar diezazkiekeen onurak ezagutzea.

Webinar:

Eguna: maiatzak 7, 10:00etatik 11:00etara

Norentzat: industria enpresak

Hizlariak: Dani Justel eta Idoia Urain

Plataforma: zoom

Izen-ematea: https://forms.gle/GVHFfJqStkGpBibA7

 

Aizpea Otaegi Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, gure enpresa sareak behar duen bultzada ekonomikoaz jabetuta, eskualdeko enpresa industrialak webgune honetan parte hartzera eta plataforma horrekin bat egitera animatu ditu. Plataforma horrek, zalantzarik gabe, enpresei mesede egingo die eta gure udalerrietako tokiko ekonomia bultzatuko du.

CircularTrans plataformari buruzko laguntza edo informazio gehiago behar izanez gero, haren webgunea bisita dezakezu, edo Oarsoaldeko ekonomia eta lurralde garapenerako proiektuen sailarekin harremanetan jar zaitezke 943 494 129 telefonoan, edo Agentziaren webgunearen bidez, www.oarsoaldea.eus.

webinar circulartrans eusk

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus