Geroa ereiten

OARSOALDEA ESKUALDEKO 14 ENPRESEK EUSKADIKO TURISMO KODE ETIKOAREN ZIURTAGIRIA JASO DUTE

Kode hori egiteko, Munduko turismo erakundearen (MTE) kode etikoa hartu da erreferentzia gisa, Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendan ezarritako 17 Garapen Iraunkorreko Helburuak oinarritzat edukiz.



Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdeko sektore turistikoko hainbat eragilerekin lan egin du eskatutako konpromisoak betetzen laguntzeko. Hauek dira ziurtagiria lortu duten erakundeak eta enpresak:

Malkorra eta B&B Donostia hotelak, Soinuenea Herri Musikaren Txokoa, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa, Luberri Ikasgune Geologikoa eta Albaola Itsas Kultur Faktoria museoak; Carmen, Ontziola eta Burdinola jatetxeak;  Peluaga nekazalturismoa, Arritxulo Mendi Aterpea, Eurolurtravel Bidaia-Agentzia eta Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia eta Errenteriako Turismo Bulegoa.


Kode etiko horri esker, Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, adierazi duenez, turismo eragile guztiek erantzukizun sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna izango dituzte eguneroko jardunean.

Turismo-agenteek beraien gain hartzen dute, kode honen sinadurarekin, tokiko kultura,  tradizioa eta kultura-ondareko elementuak errespetatzea eta zaintza sustatzea.Tokiko komunitateak turismo-jarduerekin lotu eta horien onura ekonomiko, sozial eta kulturalak jasotzeko pizgarriekin lotura bilatuz.

Era berean, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren sinatzaileek konpromisoa hartzen dute turisten eskubideak, haien berezitasunak, bizimodua, gustuak, itxaropenak eta  sinesmen-aniztasuna errespetatzeko. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bere gain hartzen du bisitatzen gaituzten pertsonen eta haien ondasunen segurtasuna zaintzeko eta babesa ziurtatzeko eginkizuna. Era berean, turistei informazioa eman eta dei eginen zaie gure legeak, gure kultura eta gure ohitura eta erabilera sozialak errespeta ditzaten.

Horrela, orain arte atxikitako 14 enpresekin lehen pausoa eman ondoren, eskualdeko enpresa gehiagok proiektu honi atxikitzeko aukera izango dute.

+info

Tel. 943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

oarsoaldeaturismoa.eus



kode-etikoa-peluagaii



Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus