Geroa ereiten

2021EKO UDABERRIKO KUXKUXEROAK

Eskualdeko gazteak euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Udazkenean bezala, udaberriko saioak, osasun neurriak betez, beti ere, aurrez aurreko saioak izango dira.

Antton Telleria aurkezle eta umoregilea izango da maiatzaren 7an, Lezoko gazteekin. Maiatzaren 21ean  Bulego musika taldea Pasaian izango da eta 28an, Errenteriako gazteekin. Oiartzunen, izurriaren adierazle altuak direla eta, ez da maiatzean saiorik egingo.

Saio hauetan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus